Azpimarratuta eta beltzez dituzu programako ekintzetan izan diren aldaketak:
Uztailak 17, egubakoitza:
18:30- Poniak, zezentxoak eta jolasak.
Aurten kanpo beltzean eta ez Zurrategin.
22:00- Pilota partidak. Ordu aldaketa eta pilotari aldaketa:
- partida: Lasa-Urruzola VS Jaka-Irusta
- partida: Mendizabal-Barriola VS Altuna-Tolosa
Uztailak 19, domeka:
14:30- Herri bazkaria, Ez dot moztuko bizarrak antolatuta.
16:00- Anje Duhalderen saioa, Fermin Valenciaren partez.
Bestetik, paperezko programan inprenta akats bat tarteko, ez da iragarri osteguneko dantza saio, baina izango da, nola ez:
20:00- Ikurrin dantza, Herriko plazan.
Antzuolako bandera igota egongo da. Ikurrina dantzarekin batera jasoko da.
Udalbatzak Antzuolako esku-dantza egingo du. Aurten udalbatza berria osatu denez, udal ordezkari berriak ikusiko ditugu dantzan.

