Jaixetako programaren aplikazioa mugikorrean

Aurtengo jaixetako programak aplikazio informatikoa du, Ion Lizarazuri esker.  Bertan jaixetako ekintzak, ordutegiak, tabernak, txosnak, trafikoa, hondakinak ateratzeko egunak...   eta jaien inguruko informazio guztia eta eguneratua eskuratu dezakezu. 

Google Play Storen Antzuolako jaixak izena jarri eta debalde eskuratuko duzu. Beheko QR kodearen bidez ere deskargatu dezakezu.

Aurten, hortaz, jaietako programa buzoietan, webgune honetan edo komunikabideetan ez ezik, mugikorraren bidez ere, aldean eroan eta uneoro kontsultatzeko aukera duzu.

Mila esker, Ionli, biba zu!

uqr.me-qr-code-generator