Gastronomia lehiaketa jaietan

- Jaietako egubakoitzean, uztailaren 17an, izango da. Aurten entsalada errusiarra gertatuko da.

 - Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.

 - Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena. Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.

 - 10:30etarako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan.
12:30ean bukatu egingo da.
13:00etan sari banaketa hasiko da, 13:15ean dastaketa.

- Udalak ipiniko ditu: oinarri-oinarrizko jakiak (patata eta mahonesa) eta sariak.
Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (kazola, sardeska, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.

- Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.

- Patata etxetik egosita ekarriko da, gainontzekoak lehiaketan bertan prestatu beharko dira.

- Epaimahaia herritarrek osatuko dute.

- Dastaketa ondoren entsaladarik sobratuz gero, hau da, geratzen bada bakarrik, parte hartzaileek eroateko aukera izango dute.

- Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte.

- Lehiaketan izena emateko azken eguna: uztailaren 13 arte, astelehena.

Deitu telefonoz udaletxera (943 766 246) edo idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..