Deskargako tunela itxita

Erabiltzaileen segurtasuna handitzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak et abidegik mantentze lanak egindo dituzte Deskargako tunelean, GI-632 errepidean.

Horretarako, ibilgaiuen zirkulaziorik gabe egin behar dira lan horietako batzuk.

Beraz, errepidea erabat itxiko da, Urretxuko lotunearen eta Antzuolako lotune erdiaren artean, hiru gauez jarraian norazko bakoitzean. Errepidea erabat ixtearen ondorioz, Antzuola eta Urretxu artean ibiltzeko, errepide zaharra erabili beharko da (Deskargako mendatea, egungo GI-6632 errepidea).

Beasaingo norazkoan maiatzaren 5, 6 eta 7an itxiko da, 22:00etatik 06:00etara.

Bergarako norazkoan, berriz, maiatzaren 12, 13 eta 14an itxiko da, 22:00etatik 06:00etara.

Egunero, 06:00etatik aurrera, behin-behineko seinaleak kenduko dira, eta GI-632 errepide osoa irekiko da. 

Lanak Instalaciones Deskarga aldi baterako enpresa batasunak egingo ditu, eta, besteak beste, hauek izango dira: seinale aldakorren argitasuna doitzea, eta kableatua orraztu eta etiketatzea. Lanak behar bezala egiteko, bada, behar-beharrezkoa da errepide zati hori ixtea aipatutako egunetan eta orduetan.

Desbideratzea behar bezala seinalizatuta egongo da. 

Barkatu eragozpenak.

Bide artapeneko eta kudeaketako zerbitzu burua.