El borracho burlado, Mozkorra parregarri opera komikoa izango dugu ikusgai Torresoroan, apirilaren 26an, 19:30ean.
Sarrerak salgai daude 10 €-ren trukean udaletxean eta liburutegian. Bergaran Lazkanon eta Pikupen.
El borracho burlado operaren 250. urteurrena
1764ko irailaren 11n estreinatu zuten Bergarako udaletxeko batzar aretoan Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak idatzi eta musikatutako El borracho burlado opera komiko elebiduna. Euskaraz kantatua izateko konposatutako lehenengo opera izan zen. Elkarrizketak gazteleraz zituen eta abestiak euskaraz.
Peñafloridako kondeak sasoiko gipuzkera estandarra erabili zuen kantuetarako, orduko koplariek, sermoilariek etabarrek erabiltzen zutena.
1964ko irailaren 26an, 200. urteurrena ospatuz, Bergarako udaletxeko batzar aretoan "Azkoitia'ko Antzes Taldea" osatzen zuten 16 lagunek El borracho burlado antzeztu zuten, musikarik gabe.
1973an Anastasio Albisu lazkaotarrak libretoa euskara itzuli beharra sentitu zuen. Idazle eta euskaltzalearen itzulpenean oinarritu dira oraingo obraren moldaketa egiteko.
Mozkorra parregarri opera komikoa, oraingoan historian lehen aldiz euskara hutsean eta Txemi Etxebarria musikari bergararrak obra osoaren orkeztazioa egin du.
1764ko antzezleak
1764ko El borracho burladoren estreinaldiko antzezleen zenbait izen ezagutzen ditugu. Xabier Maria Munibe izan zen horietako bat. Baita bere seme-alabak ere. Izan ziren beste asko ere, baina, zalantzarik gabe, El borracho burladoko artisten zerrendako kiderik ezagunena Felix Maria de Samaniego da, Guardiako fabulagilea. Seguruenik ez zuen inongo eragozpenik izan euskaraz abesteko, bere ama Juana Maria Teresa Zabala Antzuolako Irimoegiko Irala torre baserrikoa baitzen eta hantxe bizi izan zelako Tolosan ezkondu zen arte. Ezin ahaztu Samaniegoren tituluetako bat Iralako jaunarena zela.
Fitxa teknikoa
Egilea: Xabier Maria Munibe. Peñafloridako Kondea (Jatorrizko obran abestiak euskaraz eta elkarrizketak gaztelaniaz)
Partituraren transkripzioa: Evaristo Espinosa
Erromesaren Tonadilla eta Seguidillaren musikaren egilea: Vicente Monzon Olaso
Elkarrizketak euskarara itzulpena: Anastasio Albisu
Hizkuntza orrazketa: Juan Martin Elexpuru
Obra osoaren orkestazioa eta Obertura, Jácara eta Erromesaren Seguidillaren musikaren egilea: Txemi Etxebarria
Operaren bultzatzaileak eta antzerkiaren moldaketa: Valen Moñux eta Miguel Angel Elkoroberezibar
Klabezina eta zuzendari musikala: Iñigo Alberdi
Bibolina I: Josune Ena
Bibolina II: Andoni Moñux
Biola: John Prieto
Txeloa: Ane Zangitu
Txanton Garrote (mozkorra): Gorka Unamuno
Maritxo (Txantonen emaztea): Marije Ugalde
On Antonio (zalduna): Karlos Etxaniz
On Pedro (zalduna): Julen Alberdi
On Diego (zalduna): Fran Martinez
Martintxo (zapatari nagusia): Valen Moñux
Matxalen (Martintxoren emaztea): Nere Ibarra
Juantxo (zapatari ofiziala): Aitzol Mujika
Antontxo (zapatari ofiziala): Tomas Castelo
Ramontxo (zapatari aprendiza): Aitor Garitano
Xabiertxo (zapatari aprendiza): Ion Etxaniz
Neskameak: Amaia Marko, Blanka Narbaiza, Arantza Ibarzabal, Lierni Narbaiza
Donostiako saltzaileak: Rosa Narbaiza, Idoia Juldain
Sagar-saltzailea: Izaro Aperribai
Andaluziako erromesa: Argiñe Agirrezabal
Kantu maistra eta abesbatzaren prestakuntza: Maria Jesus Ugalde
Arduradun teknikoa: Alex Odriozola
Zuzendari eszenikoa: Valen Moñux
Talde teknikoa: Alex Odriozola, Amaia Marko, Arantza Ibarzabal, Rosa Narbaiza, Lierni Narbaiza, Blanka Narbaiza
Jantziak: Oscar Armendariz Lucarini
Makillaje diseinua: Amaia Mendo
Argazkilariak: Arizondo Argazki Taldea

