Argazki lehiaketa. Epea: maiatzak 8

1.- Argazki lehiaketa honetan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake. 

2.- GAIA: librea.

 3.- PARTEHARTZAILEAK

- Lehen maila: 6-12 urte (biak barne)
- Bigarren maila: 13-18 urte  (biak banre)
- Hirugarren maila: 19 urtetik gora

4.- LANAK: partehartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu. Lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke.

5.- NEURRIAK - AURKEZPENA

Argazkien euskarria 30 x 40 cm-koa izango da ezinbestez, eta kartulina finez eginikoa; kartulina krema edo beige kolorekoa izango da. Euskarri horren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25 x  35 cm-koa izango da. 

6.- Argazkiak egileari buruzko datu barik aurkeztuko dira, baina argazki bakoitzari atze aldean izenburua ipiniko zaio.
Argazkiarekin batera, kartazal itxia aurkeztuko da: kartazalaren gainean lanaren izenburua eta zein kategoriatan parte hartzen duen jarriko da; kartazal barruan, berriz, partehartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua sartuko dira.

7.- SARIAK:

- Lehen maila:

1. saria 25 €
2. saria: 15  €
3. saria: 10 €

- Bigarren maila:

1. saria 45 €
2. saria: 25  €
3. saria: 15 €

- Hirugarren maila:

1. saria: 200 €
2. saria: 125 €
3. saria: 75 €

Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

Epaimahaiak hala erabakiz gero, edozein sari hutsik gera liteke.

8.- AURKEZTEKO EPEA
Lanak udaletxean aurkeztuko dira. Epea maiatzaren 8an  bukatuko da. 

9.- EPAIMAHAIA
Argazki munduko pertsona adituek osatuko dute epaimahaia.
Lanak baloratzerakoan, kalitate teknikoa eta artistikoa eta adierazteko orijinaltasuna hartuko dira kontuan.

10.- ERAKUSKETA
Aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa egingo da maiatzaren 16 eta 17an, Olaranen.

11.- LANAK ITZULTZEA
Erakusketa bukatu eta gero egileak udaletxean jaso ahal izango ditu argazkiak hilabetez. Epe hori bukatu eta gero udalak erabakiko du argazkiokin zer egin.

12.- OHARRA:
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri arau hauek eta epaimahaikoen erabakia onartu direla esan nahi du.