Etxean edo ganbaran gauzak baztertuta dituzula, botatzeak pena ematen dizula eta nori eman ez dakizula…? Bada, hau da zure aukera: salgai jar ditzakezu!
Apirilaren 24an, egubakoitzean, merkatu txikia egingo dugu, 18:00etatik aurrera.
Zer saldu?
Erropak, toailak, disfrazak, etxeko altzariak, lanparak, maletak, poltsak, kafetera, hondartzako hamaka, ordenagailua … etxean baztertuta eta saltzeko egokia dela iruditzen zaizuna.
Zein prezio jarri?
Gauzen jabeak erabakiko du zein prezio jarri gauza bakoitzari.
Nola parte hartu?
Zerbait saldu nahi duenak mahai bat (edo behar direnak) izango du eskuragarri postua jarri ahal izateko.
Bertan erakusgai jarriko ditu gauzok eta norbera arduratuko da salmenta tratua egiteaz.
Izena non eta nola eman?
- Udaletxean: 943 766 246ra deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mezua bidaliz.
- Saskiolako norbaiti jakinaraziz.
Antolatzaileak: Saskiola eta udala.
Zabaldu mezua!!

