Bizikidetza artearen bidez landuz ekintza aurkeztu nahi dizuegu oraingo honetan.
Herritar eta eragile guztiok gonbidatu eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu ekintza honetara.
Artista eta hezitzaile baten laguntzarekin, guztion artean herriko txoko bat, mural bat margotuz eraldatuko dugu.
Murala margotuko dugun txokoa ikusi eta, Zer kontatu nahi dugu? Zerk pozten gaitu? Zerk batzen gaitu? Zer ikusi nahi dugun espazio horretan eta zergatik?... Hori izango da mural margoketaren abiapuntua. Galderei erantzuna emango diegu ostiralean, martxoaren 6an, 18:00etan, Olaranen.
Guztion ekarpenekin adostu beharko dugu zer margotuko dugun bertan.
Animatu eta parte hartu!!!! herritar guztion ekarpenak izatea oso aberasgarria da eta!!

