Apirilaren 20an, astelehenean, Marseillako balletaren Orfeo eta Euridice izango da Donostiako Kursaal auditorioan, 20:00etan.
Kantuaren eta dantzaren arteko elkarrizketa etengabea, Frantziako dantza-konpainia nagusietako batek ekarria. Frédéric Flamand da konpainiaren zuzendaria eta hiru pertsonaia dituen istorio eder honen irakurketa pertsonala egiten du. www.ballet-de-marseille.com
Kursaal Eskura egitasmoari esker, Kursaal Eszenak dohaneko autobus zerbitzua eskainiko die antzuolarrei, bergararrei eta arrasatearrei. Aipatu hiru udalerrietatik atera eta, behin Kursaaleko ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzuliko den autobusa, hain zuzen ere.
Autobuserako izen emate epea apirilaren 15ean, eguaztenean, bukatuko da.
Prozedura:
- Interesdunek Kursaal Elkarguneko webgunea bitarteko dela erosi beharko dute ikuskizunerako sarrera: http:// www.sarrerak.kursaal.org
- Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute Antzuolako udalarekin harremanetan jarriz: 943 76 62 46, hemen klikatuz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. .
- Autobusak Kursaalerantz honako tokietatik /orduetan abiatuko dira:
Antzuola: Autobus geltokia, Sagasti kalea (18:00)
Arrasate: Autobus geltokia, Garibai kalea (18:20)
Bergara: Autobus geltokia, Ibargarai kalea (18:35)
Ordu Gaztea: 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da, norberaren udalerriak hartarako atondu duen telefono zenbakira deituz. Behin beharrezko erreserbak eginda, ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
Langabetuak ere promozio honetara heldu daitezke, egiaztagiria aurkeztuta.

