Aste morea. Emakumearen eguna dela eta

Martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko eguna dela eta, Gaztetxeak, Gaztetxokoak eta Udalak hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean. 

Otsailak 28, zapatua
Sabel dantza. 10:00etan, Torresoroan. 

Martxoak 4 , eguaztena
Dokumentala: NAGORE.
Filmak Nagore Laffage erizaintza ikaslearen heriotza bortitza du ardatz, Nafarroako Unibertsitate Klinikako psikiatra batek 2008ko San Ferminetan erail zuen neskarena. Dokumentalean parte-hartze garrantzitsua du Nagoreren amak, Asun Casasolak, benetan emakume adoretsua izaki, berak eramaten baitu istorioaren hari nagusia. 
http://www.lamiaproducciones.com/eu/NAGORE/index_nagoreEU.html

Martxoak 8, domeka
Kontzentrazioa Gaztetxokokoek egindako pankartarekin, 19:00etan.

Martxoak 11, eguaztena
Dokumentala: Arrakala