A8M. Eskerrak eta argazkiak

Otsailaren 22an ospatu genuen Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketa kirol froga bat baino gehiago izan zen beste behin ere. Eguraldi kaskarraren gainetik dozenaka lagun batu ginen herri bezala bikain erantzunez. Korrikalariek izugarrizko meritua erakutsi zuten eguraldia ikusirik etxean manta artean ez geratuta baina zuek, bolondres eta ikusle izan zineten guztiok are gehiago. Benetan txapela eranztekoa herri bezala emandako erantzuna. Guztiok helburu bakarrarekin, guztiok bat eginda. Eredugarria eta pozgarria benetan.

Horregatik bihotzez eskerrak luzatzea nahi genizkizueke antolakuntza lanetan ibili garen guztion izenean eta korrikalariengatik jasotako hainbat zorion agur zuei ere luzatu.

Zuenak ere bai baitira agurrok. Zuek gabe hau ez baitzen horrela gauzatuko. A8M zuek egiten duzuelako handi.

Aipatzekoa ere herriko zein inguruko, taberna eta enpresen bultzada. Ezinbestekoak horiek guztiak ere.

Bide batez, gonbidatu nahi zaituztegu 3. edizioko argazkiak ikustera. Argazkilari ibili ziren: Inaki Martinez, Edurne Iturbe, Jabi Etxaniz, Endika Iturbe, Goiena, Beñar Kortabarria, Jone Larrañaga... Ondorengo loturetan dituzue irudiok ikusgai:

Zorionak eta eskerrik asko guztioi.

4. ediziorarte…

Breadcrumb