Deskarga-Bergara autobideaz batzarra

Datorren martitzenean, otsailaren 24an, Foru Adundiko ordezkariak eta Errepideetako arduradunak, Larraitz Ugarte eta Joseba Altube, etorriko dira Antzuolara Deskarga-Bergara autobidearen lanei buruzko informazioa ematera. 

Herritarron kezkak eta zalantzak plazaratu eta argitzeko aukera izango da.

Eguna: otsailak 24, martitzena.
Ordua: 19:00
Tokia: Torresoroako aretoa

Batzarrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.