Zer dira AISA ikastaroak?
Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak.
Norentzat dira?
Euskararekin harremanik izan ez duen edonorentzat.
Zertarako?
Hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutu eta euskara ikasteko lehenengo urratsak emateko.
Iraupena?
60 ordu. Astean 2 egun eta egunean bi ordu eta erdi.
Zer ikasten da?
Gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri lantzen dira, hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola,azoka… Ariketetan gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak…) landuko dira, batez ere.
Izena ematea: Udaletxean edo liburutegian, martxoaren 19a aurretik
ZURE INGURUAN INTERESATUTA EGON DAITEKEEN NORBAIT BALDIN BADUZU, EMAIOZU INFORMAZIOA, MESEDEZ.

