Peatonalizazio plana 17an, asteartean

Urtarrilean udalak herriko peatonalizazio plana zehazteko batzar bat egin zuen herritarrekin.

Bilera horretan eta beste bide batzuetatik jasotako ekarpenak aztertu ondoren, behin-betiko plana aurkezteko unea iritsi da. Horretarako, Udalak azken bilera egingo du.

Prozesuan parte hartu edo ez, plana ezagutu nahi duen herritar oro gonbidatuta dago aurkezpen saiora. Datorren otsailaren 17an, asteartea, arratsaldeko 19:00tan Olaranen.