A8M dortsalen zozketa

Otsailaren 22an egingo den Antzuolako 8 miliak lasterketaren 3. edizioan antzuolarren parte-hartzea bultzatzeko, DOAKO 10 IZEN-EMATE ZOZKETATU dira. Hauek dira irabazle atera direnak: Gurutz Zabalo, Ugaitz Iturbe, Josu Bareño, Auritz Guridi, Ion Aranguren, Hodei Arregi, Ion Iturbe, Manu Tena, Iker Txaparro eta Xabier Aranzeta.
Bestetik, IZEN-EMATEA URTARRILAREN 16an ZABALDUKO dugu KIROLPROBAK.COM webgunean goizeko 9.00etan. Bertara zuzenean joateko sakatu honako link-a:http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1166&lang=eu

Hauxe da goizeko egitaraua:

10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
11.00: A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira.

Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da parte-hartzaile guztientzat (minimoto zein mendiko frogakoentzat)

13.00ak inguruan, SARI BANAKETA.

Honekin batera, adierazi nahi genuke lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere aurreko urtean bezelaxe lan ezberdinetarako BOLONDRESAK behar ditugula. Denetariko lanak izango dira baina ez konplikatuak (bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez baduzue esker onez hartuko genuke zuen bultzadatxoa. Laguntzeko prest bazaudete bidali email bat izen abizenekin Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.