Iaz hezkuntza emozionalaren inguruan hasi genuen programari jarraipena emateko asmoz, aurten gurasoentzako hiru saio antolatu dira. Iazko enpresa berdinarekin egingo dira saioak.
Otsailaren 4, 11 eta 18an izango dira 18:00etan, Olaranen. Programa doakoa da, baina saioak hobeto antolatzeko asmoarekin izena emateko epea zabaldu dugu.
Interesa izanez gero, jo Udaletxeko bulegora (943 766 246) edo gizarte zerbitzuetara urtarrilaren 23 arteko epean.

