O22an A8M. Antzuolarrendako izen-emate zozketa

Otsailaren 22an Antzuolako 8 miliak lasterketaren 3. edizioa ospatuko dugu.

Festa hori mantentzea zein egonkortzea da Antzuolako Udalaren eta A8M Antolakuntza Taldearen helburu, kirola bultzatu eta guztiontzako jai herrikoi bat gauzatuz aurtengoan ere.

Aurreko urtean bezala, Udalak herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, DOAKO 10 IZEN-EMATE ZOZKETATU nahi ditu. Bertan parte hartzeko: bidali email bat zuen izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera (Zozketaren data: urtarrilaren 15ean. Telefonoz zein Udaleko webgune bidez jakinaraziko dira irabazleak).

IZEN-EMATEA URTARRILAREN 16an ZABALDUKO dugu KIROLPROBAK.COM webgunean goizeko 9.00etan. Bertara zuzenean joateko sakatu honako link-a: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1166&lang=eu

Hauxe da goizeko egitaraua:

- 10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
- 11.00: A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira.

Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da parte-hartzaile guztientzat (minimoto zein mendiko frogakoentzat)

- 13.00ak inguruan, SARI BANAKETA.

Honekin batera, adierazi nahi genuke lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere aurreko urtean bezelaxe lan ezberdinetarako BOLONDRESAK behar ditugula. Denetariko lanak izango dira baina ez konplikatuak (bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez baduzue esker onez hartuko genuke zuen bultzadatxoa. Laguntzeko prest bazaudete bidali email bat izen abizenekin Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.