KURSAAL ESZENA ETA ANTZUOLA, ARRASATE ETA BERGARAKO UDALEK “KURSAAL ESKURA” EGITASMOA JARRI DUTE MARTXAN
Kursaal Eszenaren kultur-programazioa interesa dutenen eskura jartzea helburu duen egitasmo berri hau, datorren abenduaren 27an abiaraziko da “Kantuz Topa”rekin: gure memoria kolektiboan ezinbesteko ditugun hainbat kantu ezagun taularatzeko, Ainhoa Arteta, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui edota Mixel Ducau bezalako abeslariak elkartuko dituen musika-hitzordu bereziarekin.
“Kursaal Eskura” da Kursaal Eszena eta Antzuola, Arrasate eta Bergarako Udalen elkarlanari esker sortu den egitasmoaren izena. Proiektu berri honek, Kursaal Eszenak atontzen dituen kontzertu eta ikuskizun ezberdinak interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, dohaneko autobus zerbitzua eskainiko diete; aipatu hiru udalerrietatik atera eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzuliko den autobusa hain zuzen ere.
Prozedura:
- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzertu/ikuskizunerako sarrera: http:// www.sarrerak.kursaal.org- Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute honako: udaletxera joanez, 943 76 62 46 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.
- Autobusak Kursaalerantz honako tokietatik /orduetan abiatuko dira:
Antzuola: Autobus geltokia, Sagasti kalea (18:00)
Arrasate: Autobus geltokia, Garibai kalea (18:20)
Bergara: Autobus geltokia, Ibargarai kalea (18:35)
- Ordu Gaztea: 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da, norberaren udalerriak hartarako atondu duen telefono zenbakira deituz. Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
Kursaal Eskura egitasmoaren lehen hitzordu honetarako izen-emateko epeak (autobusa / Ordu Gaztea) abenduaren 22an amaitzen da.

