1984an mendian aihertar eta antzuolar bikote bi elkartu ziren. Orduan hasi zen harremanak, gaur egun herri bien artean dugun senidetzea ekarri du. 30 urteko ibilbideak ospatzea merezi zuela eta, irailean izan genuen lehen ekintza; zapatuan, Antzuolan izango ditugu ekintza sinboliko eta esanahi handiz beterikoak. Hauxe da programa:
16:00- Ongi-etorria Aihertarrei.
16:30- Hitzarmena sinatzea eta bandera ematea Beltzuntze elkarteari, udaletxean.
- Aihertarrek eskainitako Gaztainondoa landatzea, Buztinzurin.
18:00- Gaztain erre dastaketa, Plazan.
19:00-21:00- Gaubela, Torresoroan:
Bertsolariak: Eneritz Zabaleta (baionarra) eta Aitzol Iturbe (antzuolarra)
Kike Amonarriz eta Pantxo Hirigaray, Ipar eta Hego Euskal Herriaz arituko dira, barrea eragiten duen saioan.
Niko Etxarten kantaldia.
23:00- Kontzertuak, Gaztetxean: Neke politikoa eta D-pintxos
Gonbidatuta zaude!!!!
Beste barik, eta informazioa zure interesekoa izango zelakoan, ondo izan eta laster arte.

