Aiherrara joateko izen-emate epea, ASTELEHENA

Urriaren 25ean, zapatuan, Aiherran 30. urteurrenaren ospakizuna izango dugu. Hauxe da programa:  

  • Antzuolarrei ongi-etorria.
  • Hitzarmen berria sinatzea, Herriko etxean.
  • Antzuolarrek eskainitako zuhaitza landatuko da.
  • Pilota partidak.
  • Aperitifa, Aiherrako herriko etxeak eskainia.
  • Bazkaria aihertar eta antzuolarrekin, Denen etxean.
  • Musika eta kantu saioa Kiki Bordatxo eta haren lagunekin.
  • Gauean Kontzertuak, Denen etxean: Iparraldeko Goliath eta Hegoaldeko Governors eta Ze esatek.

Autobusa eta bazkaria debalde izango dira.

Izen ematea: Gaztetxean edo udaletxean (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943 766 246).

Azken eguna: urriak 20, astelehena. Hasiera batean asteazkena jarri zen azken eguntzat, baina astelehena da izena emateko azken eguna.