Aihertarren eta antzuolarren arteko harremana sortu zenetik 30 urte pasatu dira. Urteurrena ospatzeko, udazkenarekin batera, hainbat ekintza antolatu dira.
Antolatzaileak: Arrola, Gaztetxea, Beltzuntze elkartea, Aiherrako Herriko etxea eta Antzuolako Udala.
IRAILAK 23, BAIONA
12:00- Prentsaurrekoa, egitaraua aurkezteko.
IRAILAK 28, IRTEERA
Duela 30 urte harremana mendian hasi zela kontuan hartuz, urteurren berezi honetan ere mendian elkartuko gara; Nafarroa Garaia eta Lapurdiko mugan hain zuzen ere.
Irteera ordua: 9etan. Sagastiko bus geltokitik.
Ibilbidea: mendian elkartuko gara Nafarroa Garaia eta Lapurdiko mugan. Antzuolarrak Zugarramurditik abiatuko gara; aihertarrak, Saratik. 12:30ean elkartuko gara.
Bazkaria: Saran. Norberak eramango du.
Autobusa debalde izango da.
Izen ematea: Gaztetxean edo udaletxean (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943 766 246).
Izena emateko azken eguna: irailak 24, eguaztena.
URRIAK 15, ANTZUOLAHitzaldia: Euskal Herria eta lehen mundu gerra
Hizlaria: Eneko Bidegain
Ordua: 18:30
Lekua: Olaran
Eneko Bidegainek Ipar Euskal Herriko biztanleriaren istorioak kontatuko ditu. Ez ziren denak joan, joan ziren asko, ordea hil egin ziren lau urteko gerrate gogor hartan. Gerrate horren ondorioz, Ipar Euskal Herriko euskaldunak frantses sentitzen hasi ziren, nahiz eta Frantziako ama hizkuntza ez jakin. Hilen oroitzapenak eta gerlari ohien goraipatze sariek balio izan zuten, ondoko urteetan frantses sentimendu hori are gehiago errotzeko.
URRIAK 25, AIHERRAN URTEURREN OSPAKIZUNA
Aiherra-Antzuola senidetzearen 30. urteurreneko ekintza:
Autobusa Sagastiko bus geltokitik 9:00etan irtengo da.
-
11:00-etan : Antzuolarren errezibitzea. Bi herrien arteko hitzarmenaren izenpetzea herriko etxean, eta ondotik arbola landatzea plazan.12:00-etan : aperitifa, herriko etxeak eskainirik.14:00-etan : bazkaria Denen Etxean (salda, xerri tipi errea lur sagar freituekin, gasna eta bixkotxa).Arratsaldean pesta eta dantza, Kiki Bordatxoren taldeak alaiturik.
- Gauean Kontzertuak, Denen etxean: Iparraldeko Goliath eta Hegoaldeko Governors eta Ze esatek.
AZAROAK 5, ANTZUOLA
Hitzaldia. Euskoa: Iparraldeko tokiko moneta
Hizlaria: Xebax Christy
Ordua: 18:30
Lekua: Olaran
2013ko urtarrilean Euskal Moneta elkarteak euskoa martxan jarri zuen Ipar Euskal Herrian. Moneta alternatiboa eta euroaren osagarria da, eta ez du konkurrentzia eta aberasteko tresna izan nahi, tokiko diru euskaldun, ekologiko eta soziala baizik.
AZAROAK 22, ANTZUOLA
- 16:30ean ongi-etorria Aihertarrei
- Zuhaitz landatzea: aihertarrek eskainitako gaztainondo bat landatuko da.
- Hitzarmen berria sinatzea.
- Aiherrako Beltzuntze elkarteari Antzuolako bandera ematea.Beltzuntze senidetzearen bultzatzailea eta harremanaren alde lan handia egin duen elkartea da.
- 18:00- Gaztain erre dastaketa.
- 19:00- Gaubela. Aiherran 1992tik egiten den ekintza garrantzitsua da, aurten, beraz, 23.a izango dute. Urtero azaroaren 10ean egiten da, bi urtetan salbu: 2004an eta aurten. Gainera aurtengoa lehen aldiz egingo da Aiherratik kanpo, Antzuolan, hain zuzen ere.
Gaubelan parte hartuko dutenak, besteak beste:- Kike Amonarriz eta Pantxo Hirigaray
- Bertsolariak: Ramuntxo Christy (aihertarra) eta Aitzol Iturbe (antzuolarra)

