Asteburu honetan San Martzialgo eta Aiherrako jaiak

Asteburu honetan Aiherrako festak dira. Uztailaren 4an, ostiralean, hasi eta 7ra, astelehena, bitartean. 
Ikusi programa hemen klikatuta.

Antzuolan, San Martzialgo jaiak ere baditugu. Hauxe da programa:

Uztailaren 5ean, zapatua:

11:00- Plater jaurtiketarako frogak
Egun osoan: Umeentzako ohe elastikoa eta gaztelu puzgarria izango dira San Martzialgo kanpan.
16:30- Herri mailako Plater jaurtiketa
18:00- Txokolatada
Ondoren: Oihulari Klownen antzezlana- “Al trote-Trostan” (estreinaldia)
20:00- Trikitilariak
21:00- Afari Herrikoia
Ondoren: Suzko erroberak eta izozkia.
Afal ostean: Erromeria Antzuolako “Eikasia” trikiti taldearekin.

Uztailaren 6an, domeka:

11:00- Egunsentikoa txistulariekin
11:30- Txirrindulari challengearen barruan San Martzialera igoera
12:00- Meza, San Martzialgo ermitan
Meza ondoren, salda nahi duten guztientzat eta luntxa jubilatuentzat
13:00- Txirrindulari challengearen sari banaketa
Jarraian: Oinarin dantza taldearen saioa. 4-etatik bukaerararte: Erromeria “Gau alai” taldearekin
18:00- Herri kirolak (Harri jasotzea eta aizkol jokoa
Iluntzean: “Tortilla la madre”
21:00- Txeflero Jaurtiketa eta jaien amaiera.