Jaietako herri bazkari eta afariak

OSTEGUN GAUEko kantu afaria
Ostegun gauean herri afaria izango da Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin. 
Ez dago izena eman beharrik. Denentzako adina mahai eta jarleku egongo dira.
Mahaiak eta banko batzuk kintoek montatuko dituzte. Jendea eseri ahala betetzen badira, bertara joaten direnek eurek kaioletatik mahaiak eta bankoak hartu eta montatuko dituzte.

23:50ean bertan afaldu dutenen artean jasoko da dena.

OSTIRALEKO HERRI BAZKARIA
Ohi bezala, norberak eramango ditu jan-edariak. 
Ez dago izena eman beharrik. Denentzako adina mahai eta jarleku  egongo dira.
Bazkarian parte hartuko dutenek montatuko dituzte mahai eta bankoak.

Bertan bazkaldu dutenen artean jasoko da dena.

DOMEKAKO HERRI BAZKARIA
Ez dot moztuko bizarrak antolatu du. Dena eurek egingo dute: txartelak salgai jarri, mahaiak eta bankoak ipini, mahaiak zerbitzatu eta ekintza aurrera eraman.
Jaso bazkaltiar guztien artean egingo da.

  • Menua: entsalada mistoa, oilasko-paella, postrea eta kafea
  • Prezioa: umeek 10 € / helduek 14 €
  • Txartelen salmenta: Gaztetxean uztailaren 16rarte