Aiherrako udalak ostaturako pertsona bat behar du

Aiherrako Herriko Etxeak Ostatu-okindegi-jatetxe berria laster irekiko du. Bertan arituko den kudeatzaile bat behar du.

1-AKTIBITATEAREN DESKRIBAPENA

Kafetegia – Jatetxea (zirkuitu laburrak, sasoineko eta tokiko mozkinak lehenesten dituen sukaldaritza)

Prentsa gunea – Pakete bilgunea – Multimedia gunea – Tokiko mozkinen erakusleihoa --

Herriko trinketearen kudeaketa – Turismo infogunea --

Herriko hautetsiek baserriko zerbitzu gune honekin bizi eta elkarretaratze gune bat egin nahi dute, jendeen arteko harremanak sortzeko. Alokatze eta kudeaketa gisa norbaiten esku ezarri izanen da. Ura, argindarra, eta zergak kudeatzaileak ordaindu beharko ditu.

Orain obretan da etxea, baina helburua 2014ko udan zehar irekitzea da.

 2 - PROFILA

 A - HELBURUAK :

 Azpiko azalpenen arabera, haien saltegia biziarazteaz gain, kudeatzaileen betebeharrak hauek izanen dira :

  • Etxeko platerak proposatzea, tokiko mozkinekin eginak, baserrikoak eta sasoinekoak. Café de Pays eta/edo Assiette de Pays labela lortzea ongi ikusia da.
  • Herriko bizian engaiatzea, animazioak plantan ezartzea bizitasuna ekartzeko, herriko etxeak eta elkarteek lagundurik. Bere burua ezagutarazteko komunikatzen jakitea eta baserri munduko usaiekin bat egitea beharrezkoa izanen da. Euskara jakitea estimatua.

Horretarako, galdegina izanen da:

 Ostatu eta jatetxe baten atxikitzeko gaitasun profesionalak – esperientzia ukaitea hobe.

  • Herriko bizia eta animazioak kontutan hartzen dituzten irekitze orenak.

  3 – ERAIKINAREN DESKRIBAPENA

 Kafetegi/Ostatu tradizionala, Sukalde erabilgarria (150 m² orotara) + terraza handia, dena hornitua - Aparkalekua ondoan - Okindegi-Pastizategia ostatuari juntatua.

 4 – HAUTAGAITZAK ETA EMAN BEHAR DIREN AGIRIAK

 Hautagaitzak postaz edo mezu elektronikoz igorri behar dira : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Herriko etxean utziak.

AIHERRAKO HERRIKO ETXEA 64 240 (P.A.) Tel 05 59 29 64 02 Mezu elektronikoa : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. . AIHERRAKO HERRIAk 64 240

EMAN BEHAR DIREN AGIRIAK : Motibapen gutuna etaŸ CV