Inauterietako bazkari txartelak salgai

Inauterietako domeka aurten martxoaren 2an izango da. Ohikoa denez, dantzariak 10:00etarako hasiko dira kaleak alaitzen, tximinoa, hartza eta hezitzailea lagun dituztela.

Aurten bada berrikuntzarik, izan ere, herri bazkaria dago antolatuta. 14:30ean izango da eta helduendako eta umeendako menua egongo dira. Txartelak salgai egongo dira Gaztetxean, udaletxean eta liburutegian. Txartelak erosteko azken eguna da: otsailak 26, asteazkena. Hauek dira menuak:

Umeendako menua, 10 € euro: makarroiak tomate eta txorixoarekin, solomoa errebozatuta chip patatekin eta izozki tarrina.
Helduendako menua, 13.50 €: arrain eta haragi paella, oilasko erdia piperrekin eta hojaldre tarta izozkiarekin. Ardoa, ura, kafea, infusioak.

Bazkaria bertan parte hartuko duten guztien ARTEAN aurrera aterako denez, lanerako ere jendea behar da. Hala, txartela hartzen duten HAMAR lagunetik bIk izena emango duTE dena montatu, mahaiak zerbitzatu eta gero dena jasotzeko. Muntaia egiteko 11.30ean elkartuko gara, hau da, PLAZAKO dantza saioa baino ordubete lehenago.