Debagoieneko Mankomunitateak Lanerako Orientazio zerbitzua eskaintzen du, eta aurrerantzean zerbitzu hau herriz herri eskainiko dute.
Antzuolara ostegunetan etorriko dira (9:30 - 13:00).
Zerbitzurako txanda hartzeko: 943 766 246
Lanerako orientazio zerbitzuak edo enplegu zentroak zein zerbitzu eskaintzen ditu?
Lan bilaketarako orientazioa:
- Enplegu-baliabideen inguruko informazio zabala.
- Zure lanerako helburuak definitzeko laguntza.
- Lan-bilatze plangintzan aholkularitza.
- Lana bilatzeko erremintetan trebakuntza: curriculum-a idazteko, aurkezpen gutunak prestatzeko, etab.
- Lan elkarrizketetarako prestaketa
- Lan bilaketarako online baliabideak. Sare sozialen erabilera.
Enplegu zentroan eguneratutako lan informazioa jartzen dugu zure eskura:
- Lan eskaintzak.
- Formakuntza-ekintzak.
- Lan deialdi publikoa.
- Praktika eta beka deialdiak.
- Atzerrian lana.
- Lan bilaketa online.
- Etab.

