Antzuolako Udalak lanpostu bat aterako du lehiaketara Foru Aldundiak argitaratutako 26/2013 Dekretuaren arabera. (Udaletako zerbitzu publikoen kudeaketari dagozkion jardueretan enplegua bultzatzeko programa).
Lana: Obra eta instalazio publikoak mantentzeko brigadako peoia.
Baldintzak: Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda egotea.
Izena emateko epea: 2013ko urriaren 28tik azaroaren 5era.
Lekua: Antzuolako Udala (8:30tik 14:00etara, astelehenetik ostiralera)
Kontratu mota: Laborala.
Kontratuaren iraupena: Bost hilabete.
Oinarriak kontsultatzeko: Antzuolako udal bulegoetan edo hemen sakatuta.
Eskaera inprimakiak: Antzuolako udal bulegoetan edo hemen sakatuta.

