Aurten AIHERRA-ANTZUOLA senidetze eguna Antzuolan ospatuko dugu urriaren 27an, domekan. Aurten gainera 29. urteurrena izango da.
Hauxe da antolatuta dagoen programa:
- 11:00- Ongi etorria eta hamaiketakoa.- 11:30- Bisita gidatua.
- 14:30- Bazkaria: entsalada, arrain-paella eta flana.
- 16:30- Ezten giro taldearekin erromeria.
Bazkari txartelak udaletxean (943 766 246) edo liburutegian egongo dira salgai urriaren 15etik 22ra. 12 urtera arte 6 € / Hortik gorakoek 12 €





