Sin Categoría

1. KIROL ELKARTEAK

 1.1. ANTZUOLAKO KIROL ELKARTEA (AKE)

Antzuolako futbol taldea da.

1.2. ARROLA MENDIZALE ELKARTEA

ARROLA mendizale elkartea mendiko ibilaldiak maite zituen lagun talde batek 1972 urtean sortua da, eta bere oinarrizko asmoa mendirako zaletasuna interesa duten guztiei zabaltzea da.

Diru etekinik ateratzeko asmorik ez duen talde bat da, eta gure helburua mendizaletasunaren inguruko alderdi guztiak bultzatzea. Horretarako, bereziki, maila ezberdinetako irteerak (ume, gazte zein nagusiendakoak) antolatzen ditugu, mendian lagunekin ibili eta naturaz gozatu ahal izateko; eta beste zenbait ekintza ere bultzatzen ditugu, hala nola, eskalada, mendiko bizikleta, orientazioa, argazkigintza eta abar.

Gure filosofiari dagokionez, taldean sortu nahi dugun filosofia lehiarik gabeko ikuspuntu batetik kirola ulertzeko modu bat da. Kirol mota hau gozatzearekin lotzen dugu eta oso aberatsak iruditzen zaizkigu esperientziak trukatzeko, elkarri laguntzeko, ikasteko… eskaintzen dizkigun aukerak; hortaz, horiek bultzatu nahi ditugu, errendimenduaren eta marken gainetik.

Bide honetatik jarraituz, gure asmoa urtez urte jarduerak antolatzen jarraitzea da, proiektu berriak sortu eta gauzatuko ditugun ilusioz.
Beraz, kirola eta mendia maite duen jende guztia gonbidatzen dugu gure ekintza eta irteeretan parte hartzera, esperientzia probatzera eta gustuko gauzak eginez lagun talde batekin nahiak asetzera.

Animatzen bazara, ateak zabalik aurkituko dituzu!!!

Elkartearen gaineko informazio gehiago honako helbideetan aurkitu dezakezu:

  • Facebook: https://www.facebook.com/arrola.mendizaleelkartea
  • Argazkiak: https://plus.google.com/photos/105711200290604879482/albums?banner=pwa
  • Harremanetarako: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

1.3. PEÑA AIASTUI

Antzuolako txirrindularitza taldea da

1.4. OLALDE EUSKAL KIROLAK

Esku pilota, pala, eta pilota oro har lantzen duen herriko elkartea da.

1.5. EPERRA

Antzuolako ehiza elkartea da.

2. GIZA ETA KULTUR ELKARTEAK

2.1. OINARIN

Antzuolan euskal dantzak irakasten dituen elkartea da. Auzoetako eta herriko jaietan dantza egiten dute, baita herriko ekitaldi nagusienetan ere. Inguruko herrietako dantzari egunetan ere parte hartzen dute. Eurei esker berreskuratu dira Antzuolako inauteriak. Trokeo dantzak dira Antzuolako dantzarik bereizgarrienak.

2.2. TXISTULARI TALDEA

 

                                                                                                                                                                                  Txistua jotzen dute domekero 10:00etan kalejira eginaz herriko kaleetan zehar. Herriko auzo, jai eta ekitaldi nagusietan parte hartzen dute.

2.3. PAUSOKA

Eskolako umeen guraso elkartea.

2.4. ANELKAR

Herrialde pobretuetan garapen programak bultzatu eta laguntzen dituzte. Urtean zehar haibat ekintza egiten dituzte beste herrialdeetako proiektuak garatu ahal izateko.

Honako loturan elkartearen argazkiak ikusi ditzakezu:
https://plus.google.com/u/0/photos/114428642840018586212/albums

Harremanetarako:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

2.5. JUBILATUEN ELKARTEA

Herriko jubilatuak batzen dituen elkartea. Aisialdi eta kultur ekintzak gauzatzen dituzte. Egoitza Torresoroan dute. Tabernaz eurak arduratzen dira; txanda sistema bidez antolatzen dira.
Harremanetarako: 943 766 271

2.6. ANTZUOLAKO GAZTETXEA

2.7. MAIRUAREN ALARDEAREN ELKARTEA

Mairuaren Alardea antzuolarron kultura ondare garrantzitsuena izaki, beti egon izan da alardeaz arduratu izan den taldea eta berau herritarren nahiz herritarrak ez direnen artean sustatzea eta urtero ospatzen den alarde egunean duintasunez bera kaleratzeko baliabideak bermatu dituena. Ofizialki, ordea, Mairuaren alardearen kultur elkartea 2004an eratu zen.

Honakoa da Antzuolako alardearen elkartearen web orria:
www.antzuolakoalardea.com
Facebook eta Twiter-en ere aurkitu dezakezu

3. ELKARTE GASTRONOMIKOAK

IZENA HELBIDEA TELEFONOA

  • Danok Bat Buztinzuri 4
  • Eperra Kalebarren 4
  • Gaztelu Gain Trekutz z/g
  • Olalde Kalebarren 1 943 76 63 60
  • Trekutz Buztinzuri z/g

1. JAI NAGUSIAK

Uztaileko hirugarren domekan bukatu eta aurreko ostegunera arte izaten dira. Ostegun iluntzean hasten dira jaiak, Oinarin dantza-taldeko txikienen ikurrin-dantzarekin eta Udaleko zinegotzien dantzekin.

Jaietako ekintzarik nagusiena, baina, larunbatean egiten den Mairuaren Alardea da.

Alardearen ondoren ere herriko dantzariek urtero dantza saioa eskaintzen dute. Besteak beste, “Trokeo-dantzak” izenarekin ezagutzen ditugun dantzak egiten dira; hau da, makila txikiak, makila handiak, zinta dantza eta uztai edo arku-dantza.

2. AUZOETAKO JAIAK

2.1. SAN BLAS:

Otsailaren 3an da San Blas eguna, baina aste horretako zapatuan ospatzen da jaia Basaldeko ermitan. Katarro eta eztarriko gaitzen zaindari dela esaten da. Egun horretarako herriko okinek apropos egindako San Blas opilak eta kandelak bedeinkatzen dira.

2.2. SANTA AGEDA:

Galartza auzoan ospatzen da, otsailaren 5ean. Bezperan, eguna argitu bezain azkar, herriko kintoak Antzuolan baserririk baserri ibiltzen dira kantuan, santa eskean. Gero, ilunabarrean, herrira jaitsi eta auzoz auzo ibiltzen dira, kantuan.

2.3. KORPUS JAIAK ONDARREN:

Korpus egunaren asteburuan ospatzen dira. Zapatu goizean, besteak beste, ginkana izaten da. Arratsaldean ere umeendako ekintzak izaten dira nagusi: krossa, jolasak, merienda... Gauean, giro aparta egoten da auzotarrek gertatuko afarian. Domeka goizean prozesioa izaten da ekitaldi nagusia.

2.4. SAN JOANAK UZARRAGAN:

Uzarragako jaiak San Joanak (ekainak 4) dira, bezperan zuhaitza sartu eta sua pizten da. San Joan Txiki (abuztuak 29) ere ospatzen da.

2.5. SAN PEDROAK KALEBARRENEN:

Ekainaren 29an dira Kalebarrengo jaiak, San Pedroak. Bezperan, gauean, auzoko balkoi edo leihoetan loreontziak lapurtu eta beste toki batean lagatzeko ohitura omen zegoen. Jaietako ekintzarik aipagarrienetako bat zapatu gauerdian egiten den sagar-dantza da, baita bi urtean behin egiten den asto-lasterketa ere.

2.6. SAN MARTZIALAK LIZARRAGAN:

Lizarraga auzoko zaindaria da San Martzial. Jaia ekainaren 30ean ospatzen da, ermitan bertan, herriko plazatik 2,7 km-ra. Auzokoek San Martzial egunean ateratzen dute bertako pitxer berezia, “sirve para San Marcial” idatzita daukana.

3. SAN ISIDRO

Berez, maiatzaren 15ean da, baina feria aste horretako zapatuan egiten da. Orain dela gutxira arte, ganadu eta baserriko tresnen azoka egiten zen bakarrik, baina gaur egun ganadu, artisautza eta janari saltzaileak egoten dira.

4. INAUTERIAK

Inauterietako igandean sorgin-dantza egiten da. Hartza, tximinoa eta domadorea ere ateratzen dira. Antzuolak inauteriak ospatzeko ohitura eta gogoa betidanik izan du, entzutea dugunez.

Ez dakigu sorgin-dantza noiz egin zen Antzuolan lehenengo aldiz. 1922 inguruan dantzatu zuen dantza talde batek, baina jakin badakigu dantzari horiei 25-30 urte gehiago zeuzkan Nikomedes Letek irakatsi ziela dantza hori, beraz, 1885 inguruan dagoeneko dantzatzen zen Antzuolan sorgin-dantza. Dantza honekin batera beste hiru pertsonaia berezi izaten ziren inauterietan: hartza

1. LARRUGINTZA ANTZUOLAN

1790an sortu zuen Bareñok larrua ontzeko lehen lantegia Antzuolan. 1880an izan zen bigarrena, Santiago Lamariano eta Lizarraldek “Lamariano y Cía” enpresa ipini zuenean. Ondoren etorri ziren azken biak: “Galarza Hermanos y Arbulu” eta “Hijos de José Telleria”. Enpresa guzti horiek, desagertzen joan ziren XX. mendeko 50eko hamarkadatik 90. hamarkada arte. Plastikoaren gorakada, nekazaritzaren krisialdia eta mekanizazioa, norgehiagoka, berrikuntza teknologiko eza,… izan ziren lantokiak ixtearen eragile nagusiak.

Industria horren azken aztarnak Telleria kokatuta zegoen eraikinean geratzen ziren, baina toki horretan etxe berriak egin zirenean izkutuan geratu ziren.

Hala ere, industria horren zertzeladak baditugu herrian zehar barreiaturik. Sasoi batean Bareño larru lantegia zegoen lursailean eraikitako plazari, esaterako, Zurrategi izena du. Izenak larrua lantzeari egiten dio erreferentzia, gazteleraz curtidería, esan nahi baitu.

1998ko uztailaren 4an, berriz, Zurrategi plazan lanbide horrekin lotutako langile bat larrua ontzen zuen eskultura inauguratu zen.
Larru langintzarekin zerikusia duten antzinako argazkiak web gune honetan eta Iñigo Ramirez de Okarizek argitaratutako Antzuolako argazki zaharrak 1900-1970 liburuan ikus daitezke.
2000. urtean Antzuolako larru ontzea liburua kaleratu zen. Antxon Agirre Sorondok eginiko ikerketan oinarritutako liburua, hain zuzen ere, eta gaur egun agortuta dagoena.
Telleria larru lantegiko artxiboaren katalogazioa egina dago. Bertan 30.000 dokumentu aztertu eta katalogatu dira. Aipagarria da Gipuzkoako enpresa industrial bakarretakoa dela Antzuolan dugun artxiboa.

2. ANTZUOLAKO DANTZAK

2.1. SORGIN DANTZA, HARTZA, TXIMINOA ETA HEZITZAILEA (argazkia)

Inauterietako igandean sorgin dantza egiten da eta egun horretan hartza, tximinoa eta domadorea ere ateratzen dira.

Antzuolak inauteriak ospatzeko ohitura eta gogoa betidanik izan du, entzutea dugunez. Ez dakigu sorgin dantza noiz egin zen Antzuolan lehenengo aldiz. 1922 inguruan dantzatu zuen dantza talde batek. Baina jakin badakigu dantzari horiei 25-30 urte gehiago zeuzkan Nikomedes Letek irakatsi ziela dantza hori, beraz, 1885 inguruan dantzatzen zen Antzuolan sorgin dantza. Dantza horrekin batera beste hiru pertsonaia bereziak izaten ziren ihauterietan: hartza, tximinoa eta hezitzailea.

Garai hartan goizean atera eta baserriz baserri ibiltzen ziren txanpon edo sari bila. Gero kalera itzuli eguerdi aldera eta bazkaldu egiten zuten, arratsaldean jaiari jarraitzeko.

1990ean berreskuratu zuen dantza hau Oinarin dantza taldeak eta hurrengo urtean atera ziren hartza, tximinoa eta hezitzailea.

Hartza eta hezitzailea ikus litezke Euskal Herriko beste herri batzuetan, baina tximinoa ez da beste inon azaltzen. Hemengo ikerlariek ez dute aztarnarik bilatzen tximinoaren gainean. Esaten dute Tximinoak sasoi bateko Txerrena (deabrua) ordezkatu zuela XX. mende hasieran.

Orain ez dira ateratzen eskera auzorik auzo dantzariak inauterietako domekan. Hamarrak aldera ateratzen dira kalera: talde bat Sorgin dantza eginaz Hartza, Tximinoa eta Domadorearekin kalegoi aldera; beste taldea inauteri giroko dantzak eginaz Kalebarren aldera. Horrela denak herriko kale guztietan dantzatu ondoren, elkartuko dira txoko batean salda beroa hartu eta sabela berotzeko. Ondoren 12:30ak aldera denak herriko Plazan, dantzari txikiekin batera jaialdi ikusgarri bat eskaintzen dute; talde bakoitzak dantza ezberdinak dantzaten ditu. Bukaera sorgin dantzarekin ematen zaio goizeko ekitaldiari.

Sorgin dantza hau Bergarako oihal edo hari langileak Lasarte-Oriara lanera joan zirenean eroan zuten harantz. Dena dela, antzuolarrok geurea bezala daukagu eta horrela dantzatzen dugu. Ikusita gainera noiztik dantzatu izan den Antzuolan eta dantza honekin batera beste hiru pertsonaiak ere beti elkarrekin izan direla.

Ez dakiguna da inauterietan ateratzen den hartzak zerikusirik duen 1867an Laskurain baserri ondoan hil zuten hartzarekin. Dakiguna da hartz hori izan zela Gipuzkoan hil zuten azkena.
Gervasio Legorburu

1905ean Udal Ordenantzek inauterien gainean diotena:

  • 20. araua. Mozorrotuta kalean ibiltzea onartuko da. Hala ere, ezinezkoa da aurpegia estalita eroatea arratsaldeko otoitz kanpaiak jo ondoren (arratsaldeko 6ak?). Biatiko Santua aurretik pasatzen bada, aurpegiko kareta kendu egin beharko da.
  • 21. araua. Magistratura, apaiz, militar edo beste ofizial jantzirik imitatzea debekatuta dago.
  • 22. araua. Erlijioaren, Estatuko moralaren nahiz pertsonen aurka joan daitezkeen antzezpenak nahiz gaizki esanak debekatuta daude.
  • 23. araua. Ezinezkoa izango da armak eroatea.
  • 24. araua. Norbaitek faltaren bat egingo balu, daroan kareta agintariak esanda kenduko da.
  • 25. araua. Esandako arauen aurka egiten dutenak agintarien aurrean eta eurak emandako erabakiekin epaituko dira.

2.2. ANTZUOLAKO TROKEO DANTZAK

Gure herriak, beste ohitura batzuen tartean, dantza batzuk ere gorde ditu. Horiek, nahiz eta gure ondare berezia ez izan, ezberdintasun dezente dute beren antzeko Gipuzkoako dantzekin alderatuz gero.
Aipatutako dantzak hauek dira: Makila Txikiak, Uztai edo Arku-dantza, Makila Haundiak eta Zinta-dantza.

Antzuolarren dantza zaletasuna 1576an agertzen da lehenengo aldiz Parrokiako eta Udaletxeko liburuetan. Urte horretan Kalagorriko —Calahorra— kanonigo batek debekatu zuen hilerrian danbolina jo eta dantzan egitea.

1621-1652 bitartean danbolintero eta dantzariei egindako ordainketak ikus daitezke. Dantzari taldea 12 lagunek eta buruzagiak osatzen zuten. Era berean,1737-1758 bitartean egindako ordainketak ere azaltzen dira Udaletxe eta Parrokiako liburuetan.

Bestalde, 1828ko ekainaren 12an Espainiako Fernando VII. pasatu zen Antzuolatik eta beste ospakizun batzuen artean “Ezpata-dantzak” eskaini zizkioten.

1845etik aurrera agertzen dira gaurko dantzak, “Trokeo-dantzak” izenarekin ezagutzen ditugunak; hau da, Makila Txikiak eta Makila Haundiak. 1878an, berriz, Trokeo-dantzak eta Zintak. Eta, azkenik, 1886an, aurrez aipatu ditugun hiru dantzak eta Uztai edo Arku-dantza. Beraz, gaur egun egiten diren lau dantzak.

Dantza horietan beste antzeko dantzetatik gehien bereizten dena Makila Txiki dantza da. Bertan dantzatzen den “pausoa edo boastitzea“ ez dugu beste inongo “Makila Txiki”an ikusten. Makila Txikien doinua bera ere nahiko ezberdina da, nahiz eta zati batzuk antzekoak izan.

Uztai edo Arku-dantzan doinua berdina da, ostera, dantzatzeko modua oso ezberdina. Uztaiekin elkar jotzerakoan inoiz ez dute aurrez aurre jotzen. Era berean, oinak mugitzeko orduan, mugimendua guztiz ezberdina da.
Makila Haundi dantza, ostera, Antzuolan oso sinplea da, aldaketa gutxikoa, azken konpasetan saltoka egiten bada ere.

Eta azkenik, Zinta-dantza. Zintak lotu eta askatzea Gipuzkoakoaren ia berdina da. Doinu aldetik baditu ezberdintasun batzuk. Izan ere, Zortzikoaren doinua ez dugu beste inon entzun, eta orain dela 80 bat urtetik hona zintak askatzerakoan IRIARENA doinua erabiltzen da. Gainera, gaur egun beste inon ikusten ez dena eta Antzuolan beti ezagutu izan denez, orain ere egiten duguna zera da: zintak askatzearekin batera makilaren puntan dagoen kaiolatik bi uso zuri askatzen dira.

Antzuolan tradizio haundia duen beste dantza bat Aurreskua edo Gizon-dantza da. Herriko jaietan eta auzokoetan ere beti dantzatu izan da. Duela 20 bat urtetik hona herriko agintariek hutsik egin gabe dantzatzen dute jaien hasierako egunean. Gipuzkoako dantza da eta honek ere baditu ezberdintasun batzuk.

Gervasio Legorburu

Historia aurretik historiaurrea denez, esan daiteke dokumentu historikoak gutaz hitzegiten hasi aurretik, badauzkagula udalerri barruan garai hartako lekukoak. Lekuko hauek zerikusia dute Neolitos edo Menasta garaian (K.a. 2000-1000 urte) eginiko abelbideekin. Bide hau Urbiatik hasi eta kostaldean bukatzen zenez, gure herriko mendi gainetatik pasatzen zen, eta hainbat puntutan, ondare bezala, hildakoen oroigarriak -megalitismoa- laga zizkiguten. Hor bada, Arrolamendiko edota Trekutzeko -trikuharritik datorrena- tumuloak.

Antzuolako sorrera ezin da ulertu Uzarraga -herrigunetik pare bat kilometrora dagoen elizaurrea- aipatu barik, Gipuzkoako bederatzi elizate zaharrenetariko bat dela esaten baita. Hori baieztatzeko, horra hor San Joan Bataiatzailearen eliza, ohiturak esaten digunez Tenplarioena omen zena. Hala ere, lurpeko urak sortaraziko korronteak direla eta, eliza guztia, edo zati bat behinik-behin, hiru aldiz erori eta beste hainbestetan jaso izan da.
Agian sorrera horretan zerikusia izango du Baldejunkerako borrokaldiaren azpian dagoen herri ohiturak ere.

Antzuolaren edo egungo herrigunearen historia, Olalde -makina bat artisauren biltoki zelako eta horietako bat agian gureganaino iritsi dena, larru eta harizko produktuena hain zuzen ere- inguruan Magdalenari eskainia zegoen ospitalarekin (1489) hasten da. Herriaren sorrera hau bat dator Errukizko Amaren izeneko parrokiaren sorrerarekin ere (1525).

Betidanik izan du herri honek Bergararekin zerikusia, 1391ko urtarrilaren 20an Bergarako hiriari erantsi zitzaion, batez ere Gabiria eta Ozaeta izeneko bandoei aurre egiteko eta hiriak zeuzkan abantailak jaso ahal izateko. Batasun hori ez zen eten 1629ko abenduaren 12a arte, orduko errege zen Felipe III.ari urrezko 5.000 dukat ordaindu ondoren, Antzuolak independentzia eskuratu baitzuen.

XVIII-XIX. mendeek, lehenik eta behin frantsesen inbasioetaraino garamatzate. Udalerriko baserrietan gehiegikeria asko egin bazituzten ere, herritarrak ez ziren eskuak gurutzatuta gelditu. Herri tradizioak esaten digunez, antzuolarren artean Pildain izeneko bat gerrilero ospetsua izan zen garai honetan, eta dirudienez bere gorputza Antiguako ermitan lurperatuta dago.

Garrantzizko beste ekintza bat Deskarga mendatean gertatu zen karlistada garaian, bertan anai arteko borrokaldi odoltsua egin zen karlista eta liberalen artean.

Bukatzeko, herriaren historian garrantzia izan duen lan jardun bat aipatu beharra dago, larru ontzea, hain zuzen ere. Larru ontzearen gainean agertu diren lehen datuak 1828koak dira. 1931. urtean lanbide honetan antzuolar asko zebilen, 4 lantegi zeuden eta.

Eta egungo gizaldian murgilduz, ezin dugu aipatu barik laga gugan industrializazioak eta ondoren emigrazioak izan duen eragina 60 eta 70eko hamarkadetan. Gaur egun, herri industrializatua da. Bestalde, azkenengo urteetan herrian egin den etxebizitza kopuruaren ondorioz Antzuola hazten doa poliki-poliki.

1. ERAIKIN HISTORIKOAK

1.1. UZARRAGAKO ELIZA

Tenplario garaikoa omen den eliza zahar honen (Antzuolako lehen parrokia) kanpoaldea egoera tamalgarrian badago ere, eliza barrua dugu bertan interesgarriena . Besteak beste:
- Erretaula, Antxietaren eskolakoa, bere ikasle Jeronimo de Larreak eginikoa XVII. mendean. Marfilezko edo Urrutiko gurutzea ere XVII. mendekoa da, Mejikon bizi zen Urrutia baserriko seme batek bidalia.

1.2. SANTA AGEDA ERMITA

Bertako Andra Mariaren irudia (Santa Anarena eta XIII. mendekoa zena) 1984an lapurtu zuten eta oraintsu berreskuratu da berriz. Antzina ermita hau San Llorenteri –San Lorenzo- eskainita bazegoen ere, egun Santa Ageda da bertako zaindari; jaia otsailaren 5ean, San Blas ostean, ospatzen da. Bertan ogia eta haziak bedeinkatzen dira.3. San Martzial ermita

XIX. mendera arte bertako zaindari Santa Katalina izan arren, harrez gero San Martzial dugu. Nahiz eta interesgarria izan batez ere kanpoko arkitekturarengatik (XVI. mendeko ateburu eta leihoak), ikusgarria da barruko egur lanketa (basurde buruak ikus daitezke landuta). Barruan Santiagori eskainitako irudiak ere badaude. Erromesari “Pikunittako -herriko baserria- eskolaua” esaten diote Antzuolan. Horrez gain, San Martzialgo jaietan ateratzen den kofradeen pitxerra ere interesgarria da, eta urtean zehar maiordomoaren etxean gordeta egoten da.

1.4. SAN BLAS ERMITA 

Olotz izeneko lur eremuan dago eraikita eztarriko gaitzak sendatzen dituen zaindari honen ermita. Hala ere, garai bateko zaindaria Santa Engratzia izan omen zen; Santa Engratzia de Olotz, dokumentuetan azaltzen den bezala. Otsailaren 3an ospatzen da San Blas jaia; eta bertara herriko okindegietan egindako opil bereziak eramaten dira bedeinkatzera. Mendebaldean dauzka XVI. mendekotzat jo daitezkeen leihatilak. Bitxia da, era berean, iparraldeko fatxadan zapatak-eta gordetzeko dagoen leihatilatxoa ere. Barruan, “U” tankerako koroa, garai batean oso ohizkoa baina egun leku gutxitan dagoena.

1.5. KALBARIOKO GURUTZEAK

XVIII. mendekoak, barrokoak, beraz. Pasioaren ikurrez osaturik dagoen erdiko gurutzea dugu interesgarriena. Ohiturak dioskunez, Antiguako baselizako serora edo beatarekin, gurutze honi hiru buelta emanez, eta bakoitzean oilarrari mun emanez, joaten omen ziren etxekoandre asko euren umeekin oinez ikas zezaten. Gurutze hauek Antiguako ermitaren parean daude, errepidearen beste aldean. Kalbarioko beste hiru gurutze ere ikus daitezke Kalegoiko hormetan.

1.6. ANTIGUAKO ERMITA

XVI. mendeko Andramari gotiko bikaina dago, eta XV. mendeko Magdalenaren irudia, berriz, Donostian dago.

1.7. ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA

XVI. mendean jasotzen hasitakoa, ez du egungo itxurarik izango XIX. mendera arte. Oso sinplea da, apaingarririk gabe, sarreran azaltzen den barroko erako ate aurrea izan ezik. Barruan, erretaula, neoklasikotzat (XVIII.m) jo daitekeena eta Mexikon bizi zen Francisco de Iraeta e Ibarra antzuolarrak emandako diruari esker egina. Bertan ikusten den marmola Izarraitzekoa (Azpeitia-Azkoitia) omen da. Ezkerraldeko aldarean, berriz, antzina San Bartolomen egon zen Andra Maria dago, XIV. mendekoa.

1.8. SAN BARTOLOME ERMITAREN KANPANDORREA

Bertan kokatuta zegoen XX. mendeko 70ko hamarkada arte ermita. Egun bertako Andra Maria, XIV. mendekoa, parrokian dago.

2. ANTZUOLAKO ERROTAK

2.1. ALTZARTE EDO ERROTABERRI

Herrigunean kokatutako errota honen lehen izena ez zen “Altzarte”, “Lapaça” errota zen orduan. 1573an egindako permuta baten ondorioz, jabe berriak, Sebastian Lopez de Ozaetak, “Alçarte” izena jarri zion. Izen horrekin lehen aipamena 1587. urtekoa da.
Errota hau Bidebarrieta deritzan sailean kokaturik dago.
Errotabarri izenarekin, berriz, 1720an azaltzen da, nahiz eta Altzarte ere deitua izan.

2.2. AKINIBAI EDO LIZARRAGA

Lizarragako errota honek izen ugari izan ditu: Errota-Abaro, Laskurain-Cia. eta abar.
Erreka-ondo deritzan etxean kokaturik dago. XIX. mendean eraiki zuten eta Jose Laskurain Larrearena zen, Francisco Laskurainen aitarena.
Dirudienez, lehendabizi, indar etxea jartzea pentsatu zuten. Horretarako turbina bat ezarri zioten, baina errota jar zezaketela eta hori ere jarri zuten. 1927an Francisco Laskurain zen errota horren titularra.

2. 3. ANTIGUA

Antigua auzoko errota honen lehen aipamena XVI. mendekoa da. Zehatzago esateko 1592. urtekoa.
Garai hartan ez zen “Antigua” errota deitzen, baizik eta “Galardi” errota. Dena dela, 1720an Antigua nahiz Galardi izenez ezagutzen omen zen.

3. IRUDIAK, AUZOAK ETA ERAIKINAK

3.1. SAN JOSE

1929ko maiatzaren 15ean jarri zen San Jose egiteko lehen harria. 1929. urtean inauguratu zen. Irudia brontzezkoa da, Parisen Raffl etxeak egina. Hiru metro ditu, 2.000 kilo eta harrizko oinarriak 10 metro.

3.2. ZURRATEGI PLAZAKO LARRU ONTZAILEA

Antzuolarren historian funtsezkoa den lanbide bati egindako omenaldia da 1998ko uztailaren 4an larru ontzaileei eskainitako brontzezko monumentua.

3.3. KALEGOI

3. zenbakian (Txasionekoa), garai batean herriko harategia izan zena aurkitzen da. Udaletxea bezala, XVIII. mendekoa eta Martin de Carrerak egindakoa da. Egun oraindik garai hartako zurezko balkoiak ikus daitezke, nahiz eta egoera fisiko kaskarrean egon. Inguruko etxeetan, eta hormetan itsatsita, kalbarioko gurutzeak ikus daitezke.
9. zenbakian Montxonenekoa dago, zoruan duen errekarria ikusgarria da. 11-13 zenbakietan (Migelenekoa eta Txasiozarrenekoa). Bere egiturari begiratuz gero, kanpoaldean eta barnealdean gotiko tankerakoa dela konturatuko gara; beraz, XV-XVI. mendekoa, eta herriguneari dagokionez, etxerik zaharrena.

3.4. PLAZA

Plazan euskal barrokoak eredu ederrak laga dizkigu. Udaletxeak -Martin de Carrera-k XVIII. mendean egindakoa- garai bereko armarri ederra erakusten du, eta ohiturak dioskunez, bertan ikusten diren ilargi erdiak Baldejunkerako borrokan mairuei lapurtutakoak dira; eta, gaur egun, herriko jaietan Mairuaren Alardea izeneko ospakizunean goraipatzen da ekintza hura.

Udaletxearen ondoan, eskumaldean, Bizkalatza etxea (6. zenbakia), hau ere barrokoa, nahiz eta apaingarri gutxi izan. Ilara berean, Udaletxearen ezkerraldean, armarria daukan Goenaga etxea (16. zenbakia) ikus daiteke. Honek oso ohizkoa ez den ertzdun armarria dauka, eta bertan, “Armas de Goenaga” jartzen du. Azpian, egun aurrezki kutxa denean, bi zutabe toskano ikus daitezke.

Etxe horren ezkerraldean (2. zenbakia), eraberrituta, antzinako Goenagatarren etxea, orain Ostatukoa dena, hau ere XVIII. mendekoa. Etxe honen fatxadan, zera irakur daiteke: Joseph Ygnacio de Goenagak egina 1763. urtean. Plaza gainean, garai bereko iturri ederra dago; badirudi Martin de Carrerak egindakoa dela XVIII. mendean. Iturri ostean, Olaran etxea eta pilotalekua daude.

3.5. UDALETXEA

XVIII. mendekoa, egitura barrokoa duena. Estilo bereko udaletxe asko ikus daitezke Debagoienean.
Udaletxeko elementu interesgarri bat aurrez aurre ikus daitekeen armarria da. XVIII. mendearen erdialdean egina eta Baldejunkeran izandako borrokaldiaren aipamenak dituena. Era berean, armarriaren azpiko zatiak herriko banderan ere ikus daitezke.
3.6. ONDARRA (argazkia)
Bertan ikus daiteke 3. zenbakiaz Amarrandegiko etxea. Izenak adierazten duen bezala, bertan herritarrek elizari emandako hamarrenak edo diezmoak gordetzen ziren. Herri arkitektura bitxia duen honek ez dauka parekorik ez herrian eta ezta inguruan ere, Nafarroa aldeko etxeen egitura baitauka. XVIII. mendean egina da.

3.7. UGARTETORRE

XVII. mendeko etxe honek ikusgarria dauka teilatuaren barruko egitura. Zer esanik ez bertako armarri handi eta polita.

3.8. IRIARTEAZPIKOA

Etxearen aurrealde guztia bitxia da. Oholezko egitura bertikala, tartean adreilua jarrita. Itzelezko ateburua, harlanduzko koloma eta guzti. Dokumentuen arabera, XVII. mendean egindakoa.

3.9. OLARAN

Orain etxe hau dagoen tokian Etxeandia edo Galarditorre egon zen, XVI. mendean eraiki zenetik XX. mendeko hasiera arte.

3.10. ANTZUOLAKO LEHEN DEPOSITUAREN OROIGARRIA

Antzuolako lehen ur depositua1909. urtean egin zen . Antzuolako etxeetara ura eramateaahalbidetu zuen lehen depositua izan zen eta udalak 2013an Torresoroako zelaian jarri zuen oroigarria.

anztuola kale izendegia toponimia

Antzuolako toponimia 2016

Deskargagarri dituzu:

anztuola kale izendegia toponimia 2

Hurrengo atalean, Antzuolaren datu geografiko, demografiko eta ekonomikoak azalduko dira. Modu honetara Antzuola herria kokatu eta hobeto ezagutu ahal izango da.

Datu geografikoak

Gipuzkoa mendebaldean kokatuta dagoen udalerria da Antzuola, Bergara eta Zumarraga artean. Antzuola herriak 2.170 biztanle ditu, antzuolarrak.

Herriak ondorengo herri hauekin egiten du muga:

iparraldean Azkoiti eta Bergara ditu, hegoaldean Oñati eta Legazpi aurkitzen dira eta ekialdean Urretxu eta Zumarraga ditu. Antzuolak, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati, Leintz Gatzaga eta Elgeta herriekin batera Deba Goiena bailara osatzen du.

Antzuolako herria inguratzen duten mendiak honakoak dira:

Deskarga (486m) guztietan ezagunena Zumarragara joateko mendatea bertatik igaro baita, Irimo (891m) mendiaren tontorra Zumarraga eta Antzuola udalerrietako lur sailetan dago, Arrola (910) mendia herriko garaiena da Legazpitik ere joan daiteke bertara, Asalditta (791m) eta azkenik Gorla (700m) dugu Bergara eta Antzuola artean kokatzen da. Guztira herriaren azalera 27,9km2 da eta itsas mailatik 231m-ra dago.

Ibaiei dagokienez, Antzuolan errekatxo asko daude eta guztiek herriko erreka nagusirekin egiten dute bat Antzuola erreka eratuz. Antzuola errekak Bergaran Deba ibaiarekin bat egiten du.


Irudia 4: Gipuzkoako udalerrien mapa
Iturria: www.wikipedia.com


Datu demografikoak


Ondoren Eustat-ek 2010ean egindako azterketak baliatuz datu demografikoei egingo diegu so. Antzuola gaur egun 2.170 biztanleko herria da. Azken hamarkadan gogoan hartzeko hazkundea izan duen herria da, bai jaiotze tasak izan duen igoeragatik baita etorkinengatik ere. Ondorengo grafikoan biztanleriak azken hamarkadan izan duen hazkundea ikusi dezakegu.

Grafikoa 1: Biztanleriaren hazkundea
Iturria:3 www.eustat.es

Biztanleriaren antolaketari dagokionez, gizonezkoak zein emakumezkoak oso parekatuta daude gizonezkoak 1.090 izanik, emakumezkoak berriz 1.080. Herriko adin taldeei erreparatuz gero 0-19 urte artean dagoen herritar kopurua 411 pertsonakoa da, 20-64 arteko adin taldean 1.385 herritar daude eta 64 urtetik gorakoak 374 dira. Datu hauek aztertuz, 20-64 adin tartea zabalena dela ikusten da, hala ere, kontuan izan behar da Eustat-ek adin talde honi emandako urte kopurua handiagoa dela. Beraz, ondoriozta daiteke Antzuola populazioaren zahartze aro batean dagoela.


Grafikoa 2: Adin taldeen banaketa
Iturria: www.eustat.es

Aurrerago aipatu bezala Antzuolan azken hamarkadan hazkunde handia eman da, hurrengo grafikoan hazkundean eragina izan duten faktoreak aztertuko dira:

Grafikoa 3: Hazkundea
Iturria: www.eustat.es

Lehenik eta behin grafikoan deigarrienak diren datuak aztertuko dira, etorkin kopuruarena hain zuzen. Antzuolak azken hamarkadan kanpotar asko erakarri ditu, etorkin kopuru handiena 2005ean eman zen 100 pertsona izan ziren Antzuola bizileku gisa hartu zuten kanpotarrak.

Grafikoan ikusi daiteken bezala jaiotze tasa urteak pasa ahala gora egiten joan den aldagaia da. Hala ere, hamarkada osoa hartuz gero hazkundeak gora – beherak izan dituela nabaria da, 2000-2003 urte tartea eta 2006-2007 artean hazkundea negatiboa izan zela ikusi daiteke heriotza tasa altuagoa baita jaiotze tasa baino. Azken urteak begiratzean berriz, jaiotze tasaren hazkundea nabarmenki egiten du gora. Daturik esanguratsuenetariko bat 2006 urtetik 2007 urtera ematen duen jauzia da, urte batean 13 haur jaiotzetik 29 haur jaiotzera igarotzen da.

Sexuari dagokionez, 2010ean jaio ziren 41 haurretatik 18 gizonezkoak eta 23 emakumezkoak izan ziren. Heriotzei dagokienez, 16 heriotzetatik 10 gizonezkoak eta 6 emakumezkoak izan ziren.

Euskararen datuak (1981-2016)

 

EUSKARAREN EZAGUTZA ANTZUOLAN

URTEA

BIZTANLEAK

EUSKALDUNAK

%

IA EUSKALDUNAK

%

ERDALDUNAK

%

1981

2.172

1.392

64

560

26

220

10

1986

2.071

1.362

66

418

20

289

14

1991

2.026

1.442

71

230

11

354

18

1996

1.902

1.384

73

240

12

278

14

2001

1.858

1.426

77

144

8

288

15

2006

2.030

1.503

74

245

12

282

14

2011

2.085

1.524

73

258

12,5

303

14,5

2016

2.129

1.657

77,83

187

8,78

285

13,39

 

Euskaldunak: ondo ulertu eta hitz egiten dutenak. 
Ia euskaldunak: ondo edo nekez ulertu eta nekez hitz egin.
Erdaldunak: ez hitz egin eta ez ulertu.

 

 

Ama hizkuntza

Etxeko hizkuntza 2011

Guztira

Euskara

Gaztelania

Biak

Beste bat

Euskara

Gaztelania

Biak

Beste bat

2.190

1.304

% 59,5

643

% 29

170

% 8

73

% 3,5

1.160

% 53

738

% 34

241

% 11

51

% 2

 

EUSKARAREN ERABILERA ANTZUOLAN

 

Orokorra

Umeak

2-14 urte

Gazteak

15-24 urte

Helduak

25-64

Adinekoak

65….

2001

% 69,4

% 88,7

% 87,9

% 62,2

% 46,5

2005

% 67

% 81,7

% 100

% 57,5

% 44,1

2011

% 65,4

% 80,1

% 91,2

% 56,4

% 45,4

2016

% 65,5

% 77,8

% 79,1

% 60,5

% 44,4

Breadcrumb