1- Argazki lehiaketa honetan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake.
2- GAIA: Antzuolako jaiak 2013. Uztailaren 18tik 21era ospatuko diren Antzuolako jaietan ateratako edozein argazki.
3- LANAK: partehartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu. Lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke.
5.- NEURRIAK - AURKEZPENA
Argazkien euskarria 30 x 40 cm-koa izango da ezinbestez, eta kartulina finez eginikoa; kartulina krema edo beige kolorekoa izango da. Euskarri horren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25 x 35 cm-koa izango da.
6- Argazkiak egileari buruzko datu barik aurkeztuko dira, baina argazki bakoitzari atze aldean izenburua ipiniko zaio.
Argazkiarekin batera, kartazal itxia aurkeztuko da: kartazalaren gainean lanaren izenburua eta zein kategoriatan parte hartzen duen jarriko da; kartazal barruan, berriz, partehartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua sartuko dira.
7- AURKEZTEKO EPEA
Lanak udaletxean aurkeztuko dira. Epea irailaren 11n, asteazkenean, bukatuko da.
8.- EPAIMAHAIA
Argazki munduko pertsona adituek eta kultura batzordeak osatuko dute epaimahaia.
9- SARIA:
Argazki irabazleak 150 € jasoko du.
10.- ERAKUSKETA
Aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa egingo da irailaren 21ean eta 22an, Olaranen.
Bertaratzen direnek argazki onenari botoa emateko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen duten argazkiek hurrengo urteko jaietako programan azaltzeko aukera izango dute.
11.- LANEN ESKUBIDEAK
Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Antzuolako udalaren jabetzan geldituko dira.
Argazki irabazleaz gain, aurkeztutako beste argazkiak 2014ko programan erabili ahal izango dira, udalak hala erabakiz gero.
Udalak aurkeztutakoei formatu digitala eskatzeko aukera izango du.
12- LANAK ITZULTZEA
Erakusketa bukatu eta gero egileak udaletxean jaso ahal izango ditu argazkiak hilabetez. Epe hori bukatu eta gero udalak erabakiko du argazkiokin zer egin.
12.- OHARRA:
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri arau hauek eta epaimahaikoen erabakia onartu direla esan nahi du.

