Emakumeen euskal bira Debagoienean eta Antzuolan

Antzuolako Udalak eta Debagoieneko Mankomunitateak, Aretxabaletako Udal zein eragile ezberdinek antolaturiko ekimen baten berri eman nahi dizugu. Martxoaren zortziko Emakumeen eguna urte osoan izan dadin eta kirola sustatzeko asmoz "Emakumeen Euskal XXVI Bira"-ren etapa bat ospatuko da gure bailaran. Kirol festa hau gurera gerturatzea lortu dugu eta zu ere partaide izan zaitezen gonbita luzatu nahi dizugu email honen bidez.

Hurrengo ostiralean (ekainak 7) ospatuko den etapak 103.5 Km izango ditu eta Aretxabaletan hasi eta bukatuko den arren bitarte horretan bailaratik bueltaka izango ditugu munduko emakumezko txirrindulari onenak. 18 talde arituko dira lehian eta UCI sailkapeneko emakume onenak izango dira bertan, besteak beste, Munduko eta Olinpiar txapelduna. Antzuolatik ere pasako da lasterketa eta Deskarga gaina 17:20ak inguruan pasa ostean herriko bariantetik Bergararako norantzan arratsaldeko 17.25ak aldera espero ditugu.

Lasterketaren datu gehiago honako linkea(ibilbidea, orduak, krokisak, parte hartzaileak,...): http://www.febici.org/upload/docs/eventos/emakumeen_bira_GUITEC_EQUIPOS_13_cku0.pdf

Honezgain, Aretxabaletako Udalak Emakumeen eskubideen aldeko egitarau zabala antolatu du datozen egunotarako "Martxoak zortzi... egunero izan dadila" lemapean eta bide batez bertarako gonbitea luzatzea ere nahiko genizuke.

Animatu eta gozatu: Martxoak zortzi... egunero izan dadila!!!