Bi urtean zehar udaleko gobernu taldean ogasun eta pertsonaleko batzordean lanean aritu ondoren, Mikel Jauregik lana, familia eta udal zereginen bateraezintasunagatik bere kargua utzi behar izan du.
Iker Mansok hartuko du Mikel Jauregiren zinegotzi kargua, bere esku geratuz euskarako eta hezkuntzako batzordeak. Horrez gain, tokiko gobernu batzordeko kide berria ere izango da. Horrela onartu da Maiatzaren 7ko ohiko udalbatzarrean.
Ogasun eta pertsonaleko batzordeburu berria Inma Bersitain izango da.

