Udalak eta herritarrek dagoeneko badituzte informazioa jartzeko adierazgune berriak.
Udalak herritarrekin komunikazio zubi berriak eraikitzeko hartutako konpromisoarekin jarraituz, panel informatzaileak jarri ditu herrian. Udalak bi motatako panelak ipini ditu: irekiak, herritarrek erabili ahal izango dituzte. Itxiak, berriz, udalaren esku geratuko dira eta bertan herriko eta udaleko berriak, jakinarazpenak, agenda… gaineko informazioa jarriko da.
Kokapenari dagokionez, panel irekiak ondorengo lekuetan daude: Eguzki auzoan, Sagastin, Kalegoin eta Antiguan. Panel itxiak, berriz: ekarpen gunean, Kalebarrenen, Sagastin eta Kalegoin.

