Fitness festa zapatuan gimnasioan

Otsailaren 17an, domekan, Antzuolako 8 miliak mendi lasterketa ospatu behar dela eta Antzuolako Gimnasioan “Kirol asteburua” borobiltzeko fitness festa antolatu dugu zapatuan.
Jai hori aprobetxatu nahi dugu baita ere, fetxa hauetan abiatu ditugun eskaintza berriak herritarrei ezagutarazteko: Urteko abonuan %25eko deskontua eta DKT duten Antzuolarrentzako eskaintza berezia. Hori dela eta ate irekiak antolatu ditugu, fitness gelan eskaintzen ditugun programa berriak, indoor walking-eko saio birtualak, zirkuituak ezagutarazteko eta bide batez spinning eta pump- eko master class-ak antolatu ditugu.
Gerturatu nahi duen guztia gonbidatuta dago.

FITNESS_DAY_copia