A- DEBAGOIENEKO KIROL TXARTELA DUTENENTZAKO AUKERA BERRIA
DKT-a duten Antzuolarrek orain aukera dute, urtean 39€ko kuota bat ordainduta, Antzuolako gimnasioa erabili ahal izateko, eta gimnasioko abonatuak dituen abantaila guztiez baliatzeko
Urteko abonu hau, Urtarriletik -abendura bitartekoa da, DKT ere horrela baita.
DKT ateratzeak eta Antzuolako gimnasioa erabiltzeak honako prezioak ditu:
- Indibiduala (Urtarriletik-Abendura): 212,8€(DKT) + 39€(Antzuola)= 251,8€
- Bi partaideko Familiak: 388,5€ (DKT) + 78€ (Antzuola)= 466,5€
- 3 Partaideko Familiak: 388,5€ (DKT) + 117€(Antzuola)= 505,5€
B- GIMNASIOKO URTEKO ABONUAN %25EKO DESKONTUA
2013an zehar, eta DKTko aukera martxan dagoen bitartean mantenduko da %25-eko deskontua, eta urte naturalean, hau da, 2013ko otsailetik abendura bitartean.
- Urteko abonua: (Otsailetik - Abendura): 157,5€ (hileko 15,75€)
- Bi partaideko familiak: 262,5€ (partaide bakoitzak hileko 13,12€)
- 3 partaide edo gehiagoko familiak: 315€ (partaide bakoitzak hileko 10,5€)
3 epetan ordaintzeko aukera izango da: lehen epea izena ematean; bigarrena, apirilaren 10ean eta hirugarren epea, uztailaren 10ean.
Ikastaroen eta programen informazioa, hemen sakatuta. Ordutegiak hemen ikusi. Ekintzen prezioak ikusi hemen. Abonatuen prezioak hemen.
OHARRA: Orain arte gimnasioko abonatua dena (urtekoa 7 hilekoa edo 3 hilekoa), eta Gimnasioak eskaintzen dituen aukera berriak aprobetxatu nahi dituenari, otsailetik aurrera ordainduta duen zatia itzuliko zaio.
Informazio gehiago eta izena emateko: Udal gimnasioan: Eguzki auzoa, 7 behea. Telefonoa: 943 766 661 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
