Gaztetxokoa abenduaren 15-16ko asteburuan zabalduko da.
Aurten martxoaren 24 arte, Aste Santu hasiera arte, iraungo du.
Zapatu eta domeketan egongo da zabalik. Ordutegi berria izango du, hauxe: zapatuetan 17:00etatik 21:00etara. Domeketan, 17:00etatik 20:00etara.
Bertan parte hartzeko ez da izena eman beharrik izango, ezta kuotarik ordaindu beharrik izango ere.
Lau begiralek egingo dute lan 12-15 urteko gaztetxoekin, asteburuero txandatuz.
Gaztetxokoaren funtzionamendu eta programazioaz gurasoendako informazio bilera egingo da abenduaren 12an, asteazkenean, 18:30ean, Gaztetxokoan.

