Debagoieneko I. txakolin eguna

Domekan, uztailaren 15ean, ospatuko da Debagoieneko I. txakolin eguna, Herriko Plazan, 12.00etatik aurrera. Ikusi kartela.

Debagoieneko XI. Jardunaldi Gastronomikoen barnean uztailak 15ean Antzuolako plazan izango da
Debagoieneko I. txakolin eguna.
Debagoienekoak dira, Getariako Txakolinaren Jatorrizko izendapenaren barnean dauden Kataide, Otxia eta Upaingoa txakolinak, lehen biak Arrasatekoak eta hirugarrena Oñatikoa.
Txakolinaren egunean, Kataide, Otxia eta Upaingoa txakolina erosteko eta dastatzeko aukera izateaz gain txakolinari laguntzeko Giokelak emandako saiheski pintxoak ere banatuko dira, Antzuolako ANELKAR GKEak prestatuta.

Saiheski pintxoaren prezioa euro bat izango da eta txakoliarena ere euro bat.
Saiheskiaren pintxo banaketako diru sarrerak ANELKARrek Kongon eta Senegalen dituzten proiektuetara bideratuko du.

Gainera, eskualdeko Idiazabal jatorriko gazta erosteko eta dastatzeko aukera izango da, eskualdeko artzainak bertan izango direlako.
Aldi berean, Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren eskutik Antzuolako plazan izango diren gazten dastaketa egingo du Idiazabal Gaztako Dastaketa Ofizialeko Taldeko kide batek. Gazten ondorengo parametroak aztertuz; itxura, azala, kolorea, begiak, usaia, egitura,…

Azkenik, eskerrak eman ekitaldi hau aurrera eramateko jaso den laguntza Giokela, Idiazabal Jatorrikoari, eta nola ez Antzuolako ANELKAR GKE, euren partaidetzarik gabe ez zelako posible izango ekitaldia aurrera eramatea.

 

Breadcrumb