Mairuaren alardearen inkestaren emaitzak

Sarrera
2006ko urtean Udalak eta Alardearen Elkarteak Antzuolako Mairuaren Alardearen inguruko hausnarketa prozesua hasi zuten, Eusko Ikaskuntzaren babes zientifikoarekin.

2008an prozesua amaitu, eta 2009an zaharberritutako lehen Alardea ospatu zen.

2012ko martxoan Alardea babesteko eta sustatzeko hitzarmena sinatu da Udalaren eta Alardeko Elkartearen artean.
Horrekin batera, eta orain arte egindakoa ebaluatu nahian, martxo hasieran inkesta bat gauzatu du Elkarteak.

Ondoren datoz emaitzak:

Lagina
Galdeketa honetan 268 bizilagunek hartu dute parte: %55 emakumeak - %45 gizonezkoak

Adinaren arabera

  • 14-25 urte: %18
  • 26-50 urte: %58
  • 51 urtetik gora: %24

Alardearekiko atxikimendua

  • %87rendako Alardea herrian errotutako jaia da; gustukoa du Antzuolan Alardea urtero ospatzea eta begi onez ikusten du ekitaldian ospatzen dena.
  • %13rendako antzuolarren aldetik ez da begi onez ikusten. Alardearendako, batik bat gazteen arteko interes falta somatzen dute.

Alardearen hausnarketa eta zaharberritze prozesua
2007an hasi zen Alardearen hausnarketa eta zaharberritzea herriko eragile ugariri esker. 2008an Antzuolako Alardea zaharberritzeko taldea osatu zen.
2009an orain ezagutzen dugun lehendabiziko Alardea ospatu zen.

Herritarrak jarraitu du prozesu hori? %62k dio baietz; %38k, ezetz.

Gaur egungo alardeari emandako puntuazioa: 8

Ezagutzen duzu Alarde berria antolatzen duen taldea?
%57k ezagutzen ditu taldea eta bertako partaideak; % 43k ez.

Badakizu zer ospatzen den Alardean?
Pertsona askok esaten dute alardean badakitela zer ospatzen den, baina kasurik gehienetan uste
okerretan oinarrituta dago.

Zer egin daiteke Alardeaz gehiago jakiteko?
• %38 Erakusketak
• %26 Foiletoak
• %20 Liburuak
• % 16Hitzaldiak

Alardeari buruz herritarren hainbat hausnarketa.
1. Zaindu beharreko ondarea da.
2. Heziketa eta informazio gehiago zabaltzea.
3. Herritarren, baina batik bat gazteen inplikazioa lortu beharra.
4. Gai izango ote da herria guzti honi eusteko?
5. Mairua, buruzagia, soldaduak, danborreroak, txistulariak, dantzariak, abesbatzak, ... DENOK OSATZEN DUGU ALARDEA

Ustekabeko ederra!!!!!!
Kanpotik Antzuolara bizitzera etorri direnen atxikimendua eta Alardean parte hartzeko gogoa.

Erronkak
1. Eratuta dagoena sendotu-finkatu
2. Alardea errotuta ez dagoenen artean (%12), pedagogia gehiago erabili.
3. Herritarren parte-hartze zabalagoa lortzea
4. Egindakoa sozializatzeko, komunikazioa hobetu eta informazioa zabaldu.
5. Informazio eta komunikazio hobea.

Alardean parte hartzeko aukera desberdinak daude

Alardean bertan ateraz:

  • Mairua izaten
  • Mairuaren guardia izaten
  • Buruzagia izaten
  • Buruzagiaren taldean
  • Eskopeta jole
  • Kanoijole
  • Danborra jotzen
  • Abesbatzan
  • Bandera eramaten
    Txistulari eta dantzari ez da jarri, horretarako talde horretakoa izatea ezinbestekoa delako.

Atzeko lanean, antolaketan, prestaketa eta laguntzaile lanetan:

  • Azpiegitura prestatzen (ballak, eskenatokia...)
  • Jantziak: prestatzen-jasotzen
  • Armak garbitzen, prestatzen
  • Luntxa gertatzen
  • Besterik...

Alardean parte hartzera animatzen bazara -bai bertan parte hartuz, bai atzeko lanean- deitu, idatzi edo egon zaitez:
943 766 246

XABIER LEGORBURU
JOSEBA IPARRAGIRRE
MADDI ELORZA
JABI ETXANIZ
JONE LARRAÑAGA
PILAR ETXANIZ
IÑIGO RAMIREZ DE OKARIZ

MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!!

Antzuolan, 2012ko maiatzean

Breadcrumb