Alardeari buruzko inkesta

2009an Mairuaren alardea aldatu egin zen, garai berrietara egokitzekotan. 

Orain inkesta egiten ari gara Antzuolako kaleetan zehar alardearen gainean. Inkestaren bidez baloratu nahi dena da 2009an alardeari egindako aldaketek herritarrengan zein harrera eta eragin izan duten, eta alardearekiko jarrera nolakoa den.

Inkesta  betetzeko, hemen sakatu . 3 minutu baino gutxiago behar dira betetzeko.

Benetan eskertuko dizugu inkesta betetzea, zure iritzia eta ekarpenak oso lagungarri izango direlako gure eginkizunak bideratzeko. Beraz, animatu, bete eta bidali!

MILA ESKER!!!!

 

 

 

Breadcrumb