Martxoak 8. II. kartel lehiaketa

Kartel lehiaketaren oinarriak honako hauek dira:

1.- Lehiaketa honetan Bideberri Mankomunitateko herrietan (Antzuola, Elgeta edo Leintz Gatzagan) jaiotako edo bertan bizi den edozein pertsonak har dezake parte.

2.- Kartelen neurriak gehienez 50X70 zentimetrotakoak izango dira

3.- Kartela formatu digitalean ere aurkeztuko da.

4.- Teknika librea izango da.

5.- Kartelek derrigorrez testu bat izan beharko dute euskaraz (librea) eta diseinuari ematen zaion garrantzi bera emango zaio irabazlea nor den erabakitzeko.

Norberak erabakitzen duen testuaz gain honako errotulua izan beharko du: “Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna 2012” eta Bideberriko logotipoa sartzeko lekua.

6.- Bi sari emango dira. Lehena, 350 €koa eta bigarrena 150 €koa. Sariaren kopurutik aplika daitezkeen atxikipenak egingo dira, zergei buruzko arauekin bat etorriz.

7.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.

8.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

9.- Kartelak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 21era (13:00ak  baino lehen) izango da,  hiru herrietako udaletxeren batean.

10.- Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.

11.- Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkenengo egunetik hasi eta hamabost eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Mankomunitateak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.

12.- Saritzen den lana Mankomunitatearen esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango du.

13.- Bideberri Mankomunitateak kartela argitaratzeko, erakusketa egiteko edo egokitzat jotzen duen erabilera egiteko eskumen osoa izango du.

14.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Informazio gehiago behar izanez gero:
Bideberri Mankomunitatea
Antzuola : 943 78 71 95 – Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Elgeta : 943 76 80 22 – Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Leintz Gatzaga: 943 71 47 46 – Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Breadcrumb