Antzuolarrontzat ere 2012. urterako abian da dagoeneko Mankomunitateko Kirol Txartela edo DKT delakoa. Honen jabe izateak, Oñati, Bergara, Arrasate eta Eskoriatzako instalazioak erabiltzea ahalbidetzen du. Horretarako bi modalitate ezberdin daude: PLUS edo PREMIUM izenekoak.
|
|
PLUS : GINASIOA + IGERILEKUAK |
PREMIUM: PLUSA + BAINUETXEA (SPA) |
|
3-17 urte (Haurrak) |
119.25€ |
---- |
|
+18 urte (Helduak) |
202.7€ |
244.16€ |
|
FAMILIA |
370€ |
440€ |
Antzuolarrok edozein herritan atera ahal izango dugu DKT-a baina gehien erabiltzen dugun herriko Polikiroldegian tramitatzea eskatzen da. Hau burutzean, beste herrietako bizilagunen baldintza berdinetan egin ahal izango dugu. Kuota bakarra da eta urte naturala estaltzen du (urtarrila/abendua).
Honezgain aipatu, Debagoienako Kirol Txartela ateratzeak abonatu estatusa lortzea dakarrela. Hau da, kurtsoetarako deskontu eta abantaila ezberdinak izatea bertan bazkide izango bagina bezalaxe.

