Gimnasioan jarduerak doan egiteko aukera

GIMNASIOA EZAGUTZEKO pilates hastapen ikastaroa eskainiko da DOAN, pilates ezagutu nahi dutenendako; oinarrizko printzipioak eta ariketak erakutsiko dira.

Egunak: irailak 19,21,26 eta 28
Ordua: 18:30.

Jakinarazi nahi dizugu, ikasturte honetan, gainera, Pilates-en berrikuntzak izango direla eta gimnasia abdominal hipopresiboak sartuko direla, pilateseko eskaintza aberastu eta osatzeko.

Ez dago aurrez izena eman beharrik, baina plaza ziurtatuta izan nahi baduzu, gimnasioan, ekintza horietan izena emateko orria egongo da.

Azkenik, aipatu, erditze osteko gimnasiak ere egin nahi direla. Horretarako aukera taldea osatzen denean  izango da. Beraz, interesatuei eskatzen zaie izena lehen bailehen emateko.

Informazio gehiago:
    Udal gimnasioan: Eguzki auzoa, 7 behea.
    Telefonoa: 943 766 661
    Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Gimnasioan ikastaro asko egiteko aukera duzu, baita fitness gela erabiltzeko aukera ere.
2011-12 ikasturteko berrikuntzen barruan, besteak beste, Bosu-tono sartu da goiz eta arratsaldeetan, gazteentzako dantzak ostiraletan eta fitness-gelan, bazkideentzako, zuzenduriko zirkuituak izango dira.
Prezioetan izango diren aldaketei esker, hemendik aurrerra deskontuak ere izango dira. Ikusi foiletoa.

PILATES METODOA
Giharrak luzatuz eta indartuz, gure gorputzaren postura egokitzen eta kontrolatzen laguntzen digu,baita malgutasuna eta oreka hobetzen ere. Gure osasun eta ongizatera bideratutako metodoa da.

Osasuna bere osotasunean (gorputz zein izpiritua) zaintzeak hartu duen garrantziari esker, ez da harritzekoa Pilates metodoak duen ospea.

Ikasturte honetan pilatesen berrikuntzak ere izango dira eta gimnasia abdominal hipopresiboak sartuko dira, pilatesen eskaintza aberastu eta osatzeko.

GIMNASIA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA (GAH)
GAH-ren praktikaren onurak Pilateseko klaseetan aprobetxatuko ditugu, 10 minutuko lan hipopresibo batekin.

NORENTZAT:

  • Ariketa fisikoa egin nahi duenarentzat
  • Kirolari profesionalendako eta erdi mailako kirolariendako
  • Ariketa fisikoa praktikatzen duten emakume guztiendakoOrgano pelbikoen jaitsiera prebenitzeko
  • Kirolen bat egiten duten gazteendako
  • Postura on bat bermatzeko eta garapenaren arazo posturalak prebenitzeko

Teknikaren onurak:

  • Giharren tonifikazioa, beraien bolumena handitu gabe
  • Malgutasuna hobetzea
  • Bizkarrezurra gogortu eta lesioak saihestu
  • Postura hobetzea, ohitura txarrak saihestuz eta gorputzaren alineazio orokorrera eramanez
  • Gerrialdearen perimetroa gutxitzea
  • Giharren desorekak zuzentzea. Estresarekin lotutako arazoak konpontzea, tentsioak, nekeak eta minak gutxituz
  • Harreman sexualetako prestatzioa eta sentsazioak hobetzea
  • Erabiltzailearen kontzentrazio eta kontrol ahalmena hobetu
  • Giharretako minak gutxitu, batez ere bizkarrekoak
  • Kirol errendimendua hobetzea
  • Osasuna eta irudiaren hobetzea

MANTENTZE GIMNASIA
Gorputza ahalik eta modu osoenean lantzen duen gimnasia da, horretarako ariketa ugariak, kirol eta jolas jarduerak, zirkuitoak, dantzak ... erabiltzen ditu. Erabil daitekeen materiala oso ugaria da: makilak, pesak, baloiak, gomak, stepak...

Azken ikasturteetako dinamikan musikak eta stepek pisu berezia hartu dute.

Helburuak:

  • Egoera fisikoa hobetzea
  • Gaitasun kardiobaskularra, indarra, malgutasuna lantzea
  • Abdominaletako gihardura indartzea
  • Arlo ludikoa eta soziabilizazioa lantzea

3. adinekoeandako gimnasia
Edadetuen ezaugarriei egokitutako mantentze gimnasia

 

p1060972 p1060981
p1060979 gimnasioa_062

Breadcrumb