Aurten ere patata tortila lehiaketa antolatu da herriko jaietako ostiralean, uztailaren 18an.
Izena emateko epea uztailaren 11, ostiralera arte, dago zabalik.
ARAUAK
- Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
- Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
- 10:45erako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan.
12:30ean bukatu egingo da.
13:00etan sari banaketa hasiko da.
13:15ean dastaketa hasiko da.
- Udalak ipiniko ditu: oinarrizko jakiak (patatak, arraultzak, olioa eta gatza) eta sariak.
Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (zartagina, kazola, sardeska, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.
- Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
- Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da.
- Epaimahaia herritarrek osatuko dute.
- Dastaketa ondoren tortilarik sobratuz gero, hau da, geratzen bada bakarrik, parte hartzaileek tortila eroateko aukera izango dute.
- Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dute.
- Lehiaketan izena eman nahi duenak uztailaren 11 arte, ostiral arte du azken eguna.
Deitu telefonoz udaletxera (943 766 246) edo hemen klikatu.


