Jaietako ostegunean kantu afaria eta ostiralean kale bazkaria

UZTAILAREN 14AN, OSTEGUNEAN, KANTU AFARIA PLAZAN
Jaietan udalbatza berriak dantza egin ondoren, Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak girotuko ditu kaleak. Ondoren, herriko plazan mahaiak eta jarlekuak egongo dira, eta nahi duenak bertan izango du afaltzeko aukera. Norberak jatekoa eta edatekoa baino ez du eroan behar izango. Ez dago mahaiak erreserbatu beharrik.
Afal ostean berriz ere Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak girotuta, kantu saioa izango da Plazan.

Ondoren, gauerdian, hontzaren jaitsiera izango da.

UZTAILAREN 15EAN, KALE BAZKARIA
Jaietako ostiralean, gastronomia lehiaketaren ondoren, Kalebarrengo arkupetan, Gaztetxe aurrean, mahaiak eta jarlekuak egongo dira, nahi duenak bertan bazkaldu dezan.
Norberak jatekoa eta edatekoa baino ez du eroan behar.
Mahaiak erreserbatu nahi dituenak izena eman beharko du, zenbat lagunentzako tokia behar duen gaineratuz.
Izena emateko: udaletxean edo hemen klikatuz.

Breadcrumb