Antzuola eta Aiherra, mugak zubi. Senidetzea liburuan

Maiatzaren 6an aurkeztu zen Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetzeari buruzko liburua: Antzuola eta Aiherra, mugak zubi.

Bertan izan ziren Jean Mixel Barbier Beltzuntze elkartekoa, Ibai Muñiz liburuaren egilea, Pedro Iturbe Antzuolako alkatea, Jean Paul Basterretche AIherrako auzapeza eta Patxi Olabarria, Antzuolako kultura zinegotzia.

Liburuan 27 urte hauetako harremanak eman duena jasotzen da: senidetzearen hasiera, ondorengo urteetako nondik norakoak, 20. eta 25. urteurrena, protagonisten elkarrizketak eta argazki ugari... harremanaren isla diren irudi eta argazki ugari. Esan ohi den moduan, irudiek, sarritan, hitzek baino gehiago adierazten dutelako.

100 orri baino gehiago erraz eta arin irakurri eta gozatzeko.

Klikatu hemen azala eta kontrazala ikusteko.

Liburua salgai dago udaletxean eta liburutegian 5 €-ren truke.

Breadcrumb