Antzuola eta antzuolarrak V. argazki lehiaketa

OINARRIAK

1.- Argazki lehiaketa honetan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake.

2.- GAIA: Antzuola izango du protagonista argazkiak. Bertan antzuolarrak, Antzuolako ohiturak, jaiak, Antzuolako jendea, tokiak… azaldu daitezke.

3.- PARTEHARTZAILEAK
- Lehen maila: 6-12 urte (biak barne)
- Bigarren maila: 13-18 urte  (biak banre)
- Hirugarren maila: 19 urtetik gora

4.- LANAK: partehartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu. Lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke.

5.- NEURRIAK
Argazkien euskarria 30 x 40 cm-koa izango da ezinbestez, eta kartulina finez eginikoa; kartulina krema edo beige kolorekoa izango da. Euskarri horren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25 x  35 cm-koa izango da.

6.- AURKEZPENA
Argazkiak egileari buruzko datu barik aurkeztuko dira, baina argazki bakoitzari atze aldean izenburua ipiniko zaio.

Argazkiarekin batera, kartazal itxia aurkeztuko da: kartazalaren gainean lanaren izenburua eta zein kategoriatan parte hartzen duen jarriko da; kartazal barruan, berriz, partehartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua sartuko dira.

7.- SARIAK:
- Lehen maila: 1. Saria: 25 € . 2. Saria: 15  €
- Bigarren maila:1. saria: 45 €. 2. saria: 25 €
- Hirugarren maila: 1. saria: 250 €. 2. saria: 150 €

Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
Epaimahaiak hala erabakiz gero, edozein sari hutsik gera liteke.

8.- AURKEZTEKO EPEA
Lanak udaletxean aurkeztuko dira. Epea maiatzaren 4an bukatuko da.

9.- EPAIMAHAIA
Argazki munduko pertsona adituek osatuko dute epaimahaia.

Lanak baloratzerakoan, kalitate teknikoa eta artistikoa eta adierazteko orijinaltasuna hartuko dira kontuan.

10.- LANEN ERABILERA
Udalak lehiaketara aurkeztutako argazkiak nahi duenerako erabiltzeko edo argitaratzeko eskubidea izango du.

11.- SARI BANAKETA
Sariak San Isidro egunaren ospakizunean, maiatzaren 19an, 12.30ean, emango dira, Olaranen.

12.- ERAKUSKETA
Aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa egingo da Olaranen, San Isidro asteburuan.

13.- LANAK ITZULTZEA
Erakusketa bukatu eta gero egileak udaletxean jaso ahal izango ditu argazkiak hilabetez. Epe hori bukatu eta gero udalak erabakiko du argazkiokin zer egin.

14.- OHARRA
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri arau hauek eta epaimahaikoen erabakia onartu direla esan nahi du.

 

Breadcrumb