patxi_saiz

Antzuolan izango da Patxi Saizen Itxaropena disko berriaren aurkezpena.

Eguna: martxoak 18, egubakoitza
Ordua: 22:00
Tokia: Torresoroa

Patxi Saizek euskal kantu tradizionalean eta kantautoreen tradizioan oinarritzen den hamaika  kantuz osatutako ITXAROPENA izeneko disko berria dakarkigu. Izan ere, jorratzen diren gai guztietan itxaropena baita kantuen xede nagusia.

Auto-ekoizpena den disko hau, Musikorta eta Noizbehinka estudioetan grabatua eta nahastua izan da 2010 urtean zehar.

Patxi Saizen ahotsa eta gitarra dira oinarri kantu guztietan, ahotsaren esentzia izanik ardatz nagusiena; hain zuzen ere, bi ahotsetan diren abestietan nabariagoa da esentzia hori bere gordintasunean. Kantautore  izaera oinarri izanik, diskoa instrumentazio ezberdinez jantzita azaltzen zaigu: pianoa, akordeoia, biolina, oboea, armonika, baxua eta perkusio ezberdinak.

Kantuen hitz gehientsuenak Patxi Saizenak badira ere, beste autore batzuen hitzak ere erabili ditu, besteak beste, Ernest Arranbide, Luis M. Lauzirika “Txili”, Inazio Eizmendi “Basarri” eta Telesforo Monzonenak.

Bere kantuetan herrimina, espetxea, amodioa, barne hausnarketa… dira jorratzen diren gaiak eta, bereziki, itxaropena izanik, oro har,  aterabide nagusia.

Entzun bere musika: http://www.youtube.com/watch?v=_qSFMKxCDTA&feature=related

PARTAIDEAK
Patxi Saiz
: ahotsa gitarra  eta baxua.
J.Luis Aranburu
: akordeoia eta teklatua.
Xabier Azkarate
: perkusioa
Josu Salegi
: oboea
Nerea Lasarte
: biolina
Kolaborazioa
: Kemen Lertxundi (armonika)