Futbol zelaiaren, eskolako patioaren eta pilotalekuaren ordu erreserba egiteko aukera

Irailaren 11 arte zabalik dago ordu-eskaera egiteko aukera dago, jendeak izena eman dezan, pilotalekua, eskolako patioa eta Eztala futbol zelaia erreserbatzeko eskubidearekin.

Izen ematea udaletxean edoeta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua bidaliz egingo da.

Orain arte kirol ekipamendu horien erabiltzaile izan direnek eta erreserba dutenek ere izena eman behar dute.

PILOTALEKUAREN ORDU ERRESERBA EGITEKO AUKERA

Olalde pilota elkarteak eta ikasturte garaian eskolak dute pilotalekuan ibiltzeko lehentasuna.

Geratzen diren orduak erreserbatzeko aukera izango da.

Ordenantzek hauxe diote pilotalekuaren erreserbaren gainean: (laburpena da)

ZAZPIGARRENA: eskatzaile bakoitzak bere taldea osatzen dutenen izenak eman beharko ditu. Eerreserba egiten denean ordu bererako talde batek baino gehiagok izena emanez gero, talde horien artean zozketa egingo da. Nolanahi ere, Antzuolako bizilagunek lehentasuna izango dute, eta horrelakotzat hartzen dira gutxienez taldeko erdiak Antzuolako bizilagunak edo bertan jaioak direnean. Libre geratzen diren orduak beste udalerrietakoen artean banatuko edo zozketatuko dira.

Zozketaren prozedura:

Lehenengoaren edo titularraren izena bakarrik sartuko da zozketan.

Eskatzaile edo talde-titularren izen guztiak lehenengo zozketan sartuko dira. Izenak agertzen diren neurrian, hauek asteko taulatik ordu bakar bat aukeratu ahal izango dute.

Ordu libreak herritik kanpoko eskatzaileen artean zozketatuko dira, eta prozedura berdina jarraituko da.

Zozketa jendaurrean egingo da, Pilotalekuan bertan. Horretaz arduratuko dena kirol zinegotzia eta teknikaria izango dira. Kirol zinegotziak behar dituen ahalmenak izango ditu zozketa egiterakoan sortzen den edozein arazo konpontzeko.

ZORTZIGARRENA: Udal Pilotalekua erabiltzeko tarifak ordenantza fiskalen bidez ezarrita daude:          5.50 € / orduko

Tarifan kantxaren erreserba dago aurreikusita.

BEDERATZIGARRENA: tarifak ordaintzea

Tarifen ordainketak hilero kobratuko dira transferentzia bidez.

Tarifa ordaintzen ez duten eskatzaileek ordu-erreserba galduko dute, beraz, ordu horiek hutsik geratuko dira beste jokalarientzat.

Tarifa kobratu eta gero ez da onartuko erreserbak baliogabetzea.

Ikusi pilotalekuaren ordenantza osoa

FUTBOL ZELAIAREN ORDENANTZAK ERRESERBAK EGITEAZ JASOTZEN DUENA

AKE futbol taldeak izango du Eztalan ibiltzeko lehentasuna.

Geratzen diren orduak erreserbatzeko aukera izango da.

Ordenantzek hauxe diote pilotalekuaren erreserbaren gainean: (laburpena da)

SEIGARRENA: eskatzaile bakoitzak bere taldea osatzen dutenen izenak eman beharko ditu.
Erreserba egiten denean ordu bererako talde batek baino gehiagok izena emanez gero, talde horien artean zozketa egingo da. Nolanahi ere, Antzuolako bizilagunek lehentasuna izango dute, eta horrelakotzat hartzen dira gutxienez taldeko erdiak Antzuolako bizilagunak edo bertan jaioak direnean. Libre geratzen diren orduak beste udalerrietakoen artean banatuko edo zozketatuko dira.

Zozketaren prozedura:

Lehenengoaren edo titularraren izena bakarrik sartuko da zozketan.

Eskatzaile edo talde-titularren izen guztiak lehenengo zozketan sartuko dira. Izenak agertzen diren neurrian, hauek asteko taulatik ordu bakar bat aukeratu ahal izango dute.

Ordu libreak herritik kanpoko eskatzaileen artean zozketatuko dira, eta prozedura berdina jarraituko da.

Zozketa jendaurrean egingo da, udaletxean. Horretaz arduratuko direnak kirol zinegotzia eta teknirkaria izango dira. Kirol zinegotziak behar dituen ahalmenak izango ditu zozketa egiterakoan sortzen den edozein arazo konpontzeko.

ZAZPIGARRENA: Eztala erabiltzeko tarifak ordenantza fiskalen bidez ezarri dira:

Herritarrak: Zelai erdia 30 €/ orduko  -  Zelai dena 45 €/h orduko

Kanpokoak: Zelai erdia 45 €/ orduko  -  Zelai dena 60 €/ orduko

Tarifan zelaia erreserbatzea dago aurreikusita.

AKE salbuetsita dago eta ez du inolako ordainketarik egingo Eztalako instalazioak erabiltzearren.

ZORTZIGARRENA: tarifak ordaintzea

Tarifen ordainketak hilero kobratuko dira transferentzia bidez.

Tarifa ordaintzen ez duten eskatzaileek ordu-erreserba galduko dute, beraz, ordu horiek hutsik geratuko dira beste jokalarientzat.

Tarifa kobratu eta gero ez da onartuko erreserbak baliogabetzea.

BEDERATZIGARRENA: erreserbaren eskatzailea arduratuko da futbol zelaia lehen zegoen moduan lagatzeaz, hau da, garbi, txukun eta tresna barik. Bera izango da beti talde horren erantzule.

Eztalaren erabilera desegokia egiten bada, Udalak erabilera baimena bertan behera lagatzeko eskubidea izango du, eta hala badagokio, zehapen bidea ireki dezake.

Ikusi futbol zelaiaren ordenantza osoa

ESKOLAKO PATIOAREN ERRESERBAZ ORDENANTZAK JASOTZEN DUENA (laburpena da)

BOSGARRENA: Erreserbak

Astean zehar, 19:00etatik aurrera erreserbatzeko aukera izango da.

Asteburuetan ez da erreserbarik egingo.

Eskolako patioa libre baldin badago, txanda eskatu beharrik ez da izango, eta ez da ezer ordaindu beharko.

Abuztuan ez da erreserba eta ordu-eskaera txandarik izango. Beraz, kantxa ez zaie erreserbatuko erabiltzaileei kirolean jokatzeko.

SEIGARRENA: eskolako patioan norbait baldin badabil, eta bertan ibili nahi duen beste norbait zain baldin badago, zain dagoenak ordubete baino gehiago ez du itxoingo.

ZAZPIGARRENA: ikasturtero, iraileko lehen astean, ordu-eskaera txanda bat irekiko da, jendeak izena eman dezan, eskolako patioa erreserbatzeko eskubidearekin. Horretarako aukera dagoela udal baliabideen bidez jakinaraziko da.

Eskatzaile bakoitzak bere taldea osatzen dutenen izenak eman beharko ditu udaletxean, zozketa egin baino bost egun lehenago.

erreserba egiten denean ordu bererako talde batek baino gehiagok izena emanez gero, talde horien artean zozketa egingo da. Nolanahi ere, Antzuolako bizilagunek lehentasuna izango dute, eta horrelakotzat hartzen dira gutxienez taldeko erdiak Antzuolako bizilagunak edo bertan jaioak direnean. Libre geratzen diren orduak beste udalerrietakoen artean banatuko edo zozketatuko dira.

Zozketaren prozedura:

Lehenengoaren edo titularraren izena bakarrik sartuko da zozketan.

Eskatzaile edo talde-titularren izen guztiak lehenengo zozketan sartuko dira. Izenak agertzen diren neurrian, hauek asteko taulatik ordu bakar bat aukeratu ahal izango dute.

Ordu libreak herritik kanpoko eskatzaileen artean zozketatuko dira, eta prozedura berdina jarraituko da.

Zozketa jendaurrean egingo da, udaletxean. Horretaz arduratuko dena kirol zinegotzia eta teknikaria izango dira. Kirol zinegotziak behar dituen ahalmenak izango ditu zozketa egiterakoan sortzen den edozein arazo konpontzeko.

ZORTZIGARRENA: eskolako patioa erabiltzeko tarifak ordenantza fiskalen bidez ezarriko dira.

Tarifan patioa erreserbatzea dago aurreikusita.

BEDERATZIGARRENA: tarifak ordaintzea

Tarifen ordainketak hilero egingo dira transferentzia bidez.

Tarifa ordaintzen ez duten eskatzaileek ordu-erreserba galduko dute, beraz, ordu horiek hutsik geratuko dira beste jokalarientzat.

Tarifa kobratu eta gero ez da onartuko erreserbak baliogabetzea.

Ikusi eskolako patioaren ordenantza osoa

Breadcrumb