- Aurten gisatua egingo da.
- Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
- Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
- 09:30erako aurkeztuko dira parte hartzaileak Gaztetxe aurreko arkupetan.
12:30ean bukatuta egon beharko gisatua.
12:45ean sari banaketa hasiko da.
13:00etan dastaketa hasiko da.
- Udalak ipiniko ditu: jakiak, sua, amantalak eta sariak.
Ontziak (zartagina, kazola, sardeska, kutxilo, etab.) parte hartzaileek ekarriko dituzte.
- Lanerako suak eta mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
- Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da.
- Epaimahaia osatuko dutenak herritarrak izango dira.
- Dastaketa ondoren jakirik sobratuz gero, hau da, geratzen bada bakarrik, parte hartzaileak gisatua eroateko aukera izango du.
- Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dute.
- Lehiaketan izena eman nahi duenak uztailaren 9 arte, ostiral arte du azken eguna.
Deitu telefonoz udaletxera (943 766 246) edo idatzi korreo elektroniko bat: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.