Inprimatu

(GIZARTE ASEGURANTZAKOA)

Asistentzia mailako familia-laguntza da, 18 urte baino gutxiago edo %65 edo gehiagoko elbarritasuna duen onuradunaren ardurapeko seme-alaba bakoitzeko aitortzen dena, edozein delarik ere bere filiazioa. Halaber, familia-harrera iraunkor edo adopzio aurrekoan diren adingabeko bakoitzeko ere aitortzen da prestazio hau, betiere eskatu baldintzak betetzen badira.
Ondoko hau aurkeztu beharko da:

Kasu bakoitzera egokitutako eskaera-eredua.
Nortasuna eta eskubidea eragiten duten arrazoiak egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa.
Aurkezteko lekua:

Eskaera eta eskatutako dokumentazioa Gizarte Segurantzako Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkeztu beharko da.

Diru-laguntzarako eskubidearen onarpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (GSIN) eskumena da.

Noiz hasten da prestazioa?

Eskubidea sortuko da eskaria aurkeztu eta hurrengo hiruhileko naturalaren lehenengo egunean.
Irizpide hau erabiliko da ere, laguntzaren hazkuntza dakarten familia aldaketen kasuan.

Noiz bukatzen da prestazioa?

Eskubidearen amaiera edo laguntzaren zenbatekoaren murrizpena sortzen duten aldaketek ez dute eraginik izango, gertatu diren hiruhileko naturalaren azken eguna arte.
Irizpide hau erabiliko da ere, laguntzaren hazkuntza dakarten familia aldaketen kasuan